Errinozero zuri
| Errinozero zuri | |
|---|---|
| Errinozero zuria | |
| Iraute egoera | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Mammalia |
| Ordena: | Perissodactyla |
| Azpiordena: | Ceratomorpha |
| Goifamilia: | Rhinocerotoidea |
| Familia: | Rhinocerotidae |
| Generoa: | Ceratotherium |
| Espeziea: | Ceratotherium simum Burchell 1817[2] |
Errinozero zuria (Ceratotherium simum) Ceratotherium generoko animalia da. Perisodaktiloen barruko Rhinocerotidae familian sailkatuta dago.
Errinozero-espezierik handiena da. Elefantea kenduta, bera da lehorreko ugaztunik handiena: 2 m inguru izaten da garai, eta isats eta guzti 5 m luze izatera irits daiteke. 3.500 kg inguru pisatu ohi du. Bi adar izaten ditu, bata, aurrekoa, 90 cm luzekoa gaur harrapatzen direnetan, baina 137 cm luzekoak ere aurkitu izan dira; eta bestea, 60 cm-koa. Oso buru luzea du, ahoa zabala, eta goiko ezpainean behatz-egiturako luzakin bat du. Belarjalea da, eta gogokoago ditu belardiak basoak baino. Desagertzear zegoen eta babesteko neurriak hartu zirelako ugaritzen ari da berriz pixkanaka. Hego Sudanen, Afrika Erdiko Errepublikan, Zairen, eta Zambezi eta Orange ibaien artean bizi da.[3]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Burchell (1817), Bull. Sci. Soc. Philom. Paris, 97. orr.
- ↑ Lur entziklopedietatik 2011. urtean hartua.