Afrika Erdiko Errepublika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Afrika Erdiko Errepublika
République Centrafricaine
Ködörösêse tî Bêafrîka
Afrika Erdiko Errepublikako bandera
Bandera

Afrika Erdiko Errepublikako armarria
Armarria

Goiburua: "Unité, Dignité, Travail"
(Batasuna, duintasuna, lana)
Nazio ereserkia:
La Renaissance, E Zingo' (Sangoz)
Afrika Erdiko Errepublika: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Bangi
04°22′N 18°35′E / 4.367°N 18.583°E / 4.367; 18.583
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa, Sangoa
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika
François Bozizé
Élie Doté
Independentzia
- Aldarrikatua
Frantziatik
1960
Eremua
• Guztira
• Ura

240,534 km² (43)
% 0,00%
Biztanleria
• Zenbatespena (2006)
• Errolda (2003)
• Dentsitatea

Herritarra

4.216.6666 (124)
3,895,150
6,77 biztanle/km² (191)

afrikaerditar[1]
Dirua CFA frankoa (XAF)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +1)
Ez (UTC +1)
Interneteko domeinua .cf
Telefono aurrezenbakia +236

Afrika Erdiko Errepublika[1] (sangoz: Ködörösêse tî Bêafrîka; frantsesez: République centrafricaine, ʁepyblik sɑ̃tʁafʁikɛn ahoskatua, edo Centrafrique sɑ̃tʀafʀik ahoskatua), izenak berak dioenez, Afrikaren erdialdean dagoen estatua da, eta, hortaz, itsasgabea. Afrika Erdiko Errepublika munduko herrialde txiroenetarikoa da, Afrikako hamar txiroenen artean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika Erdiko Errepublika, satelitezko irudian.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika Erdiko Errepublikak mugakide ditu iparraldean Txad, ekialdean Sudan, hegoaldean Kongoko Errepublika eta Kongoko Errepublika Demokratikoa, eta mendebaldean Kamerun.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika Erdiko Errepublika guztiz estatu itsasgabea da, kontinentearen erdi-erdian kokatua. Herrialdearen zatirik handiena goi-ordoki zabalak hartzen du, 500 m garai dena. Ipar-ekialdean Fertit mendixkak daude, eta hegoaldean mendi sakabanatu batzuk. Ipar-mendebaldean Yade mendigunea dago, granitozko goi-ordokia (1.143 m).

Ibai nagusiak Ubangi, Chari eta Lobaye dira.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima tropikal-ekuatoriala da, euri ugarikoa, eta tenperatura 18 etq 40 Â°C artekoa. Landaredia (eta, hortaz, ekosistema osoa) arrisku bizian dago, basamortutze aurreratua dela-eta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin oihanez estalitako lurralde hauetako lehen biztanleak pigmeo babingak eta gero bantuak izan ziren. XIX. mendea arte, Islamiar mugatik haratago bizi izan ziren, erljio abrahamikoen eraginetik at (Judaismoaa, Kristautasuna eta Islama). Garai horretan hasi ziren merkatari musulmanak gutxinaka eskualdean sartzen, merkataritza errazteko asmotan. Baina mende erdialdetik aurrera, soldadu armatuz lagundutako esklabo-merkatariak eskualdean sartu ziren. 1860-1910 artean, Afrika erdialdeko esklabo-merkatariek (Sudan, Txad, Kamerun, AEE iparraldeko Dar al-Kuti eta AEE hegoaldeko Nzakara eta Zande eskualdekoak) ekialdeko eskualdeetako biztanleriaren gehiengoa esportatu zuten, gaur egun biztanle gutxi dutenak.

Frantziarrek XIX. mende amaieran kolonizatu zuten eskualde osoa eta Oubangui-Chari izenpean administratu. Bigarren Mundu Gerran kolonia aliatuekin bat egin zuen. Herrialdea 1958ko abenduaren 1ean bihurtu zen Afrika Erdiko Errepublika eta 1960ko abuztuaren 13an independentzia aldarrikatu zuen.

Independentzia osteko 30 urtetan, estatuaren agintea presidente ez-demokratikoen esku zegoen, sarri estatu kolpez bereganatua. Biztanleen nahigabea handitzen joan zen, batez ere Gerra Hotza amaitzean. Lehenengo egiazko hauteskunde demokratikoak 1993an izan ziren. Ange-Félix Patassé-k irabazi zuen, baina herriaren babesa galtzen joan zen eta François Bozizé jeneralak kargutik bota zuen. Bozizé jeneralak 2005eko maiatzeko hauteskundeak irabazi zituen eta agintean da orain.

2014ko uztailaren 24ean, Kongoko Errepublikan eginiko negoziazioetan, Seleka eta Anti-balaka Afrika Erdiko Errepublikako miliziek su-etena ezartzea adostu zuten. Haatik, BBC Erresuma Batuko hedabideak zabaldu zuenez, hainbat hiritan borrokak izan ziren. Gobernuko eta milizietako 170 ordezkarik hiru egunez parte hartu zuten elkarrizketetan[2].

Abenduaren 11ean, urtebete bete zen Afrika Erdiko Errepublikako milizia kristauek Bangi hiriburuan musulmanen aurkako sarraskia egin zutenetik eta horrek eragina gerra sektarioa hasi zenetik[3].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Afrika Erdiko Errepublikaren banaketa administratiboa»


Afrika Erdiko Errepublika 14 prefektura administratibotan (préfectures), 2 prefektura ekonomikotan (préfectures economique) eta autonomia udalerri baten banatua dago. Prefekturak azpiprefekturatan (sous-préfectures) banatuak daude.

14 prefekturak::

Bi prefektura ekonomikoak Nana-Grébizi eta Sangha-Mbaéré dira. Autonomia udalerria hiriburua da: Bangi.

Afrika Erdiko Errepublikako prefekturak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Afrika Erdiko Errepublika Aldatu lotura Wikidatan