Errusia Batua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errusia Batua
Presidentea Dmitri Medvedev
Sorrera 2001eko abenduaren 1
Ideologia politikoa Kontserbadorismo, zentrismo
er.ru/

Errusia Batua (errusieraz: Единая Россия, Jedìnaia Rossìa) Errusiako alderdi politikoa da. 2001. urteko abenduaren 1ean sortu zuten, Единство (Batasuna), Отечество (Aberria) eta Вся Россия (Errusia Guztia) talde parlamentarioak bat egin zutenean. Besteak beste, Vladimir Putin Errusiako presidentearen alderdia da.

Guztira bi milioi afiliatutik gora ditu Errusia Batuak, eta 83 eskualdetan ditu departamentuak, Errusiako subjektu federal guztietan.

2009. urtetik aurrera ideologia errusiar kontserbadorekotzat hartzen dute euren burua, Errusia Batuak "Putinen Plana", "2020-Estrategia" eta Dmitri Medvedev-en "Errusia aurrera!" agirietan oinarrituta aurkeztu zuen programa berriaren arabera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errusia Batua Aldatu lotura Wikidatan