Dmitri Medvedev
Wikipedia(e)tik
| Dmitri Medvedev Дмитрий Медведев |
|
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 2008ko maiatzaren 7-(e)tik | |
| Lehen ministroa | Vladimir Putin |
| Aurrekoa | Vladimir Putin |
|
|
|
| Jaiotza | 1965ko irailaren 14a (47 urte) San Petersburgo, Errusia |
| Alderdi Politikoa | Independentea |
| Ezkontidea | Svetlana Linnik |
| Lanbidea | Zuzendaria Abokatua |
| Erlijioa | Errusiako Eliza Ortodoxoa |
| Sinadura | |
Dmitri Anatolievitx Medvedev[1] (errusieraz Дмитрий Анатольевич Медведев) (San Petersburgo, Errusia, 1965ko irailaren 14a) Errusiako egungo presidentea da.
1987an Leningradoko Estatuko Unibertsitatean Zuzenbidean graduatu zen. Abokatu lanetan aritu ostean, 1990eko hamarkadan irakasle bezala egin zuen lan. 1991tik 1996ra Vladimir Putinek zuzendutako San Petersburgoko Udalaren Nazioarteko Harremanen Komitearen lege-aditua izan zen.
2000 eta 2001 bitartean Errusiako gobernuak kontrolatutako Gazprom gas enpresaren administrazio-kontseiluaren buruzagi karguan egon zen. 2005etik 2008ra Kremlineko lehen ministrordea izan zen. 2008tik Errusiako presidentea da, beraren aurretik presidente izandako Vladimir Putin lehen ministro duen gobernuan.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |