Eskopetarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskopetarra ikusgai Nazio Batuen Erakundearen egoitzan.

Eskopetarra eraldatutako errifle batez eginiko gitarra da, bakearen ikurtzat erabilia. Hitza gaztelaniaz sortu zen, escopeta (eskopeta) eta guitarra (gitarra) hitzak batuz.

Cesar Lopez bake-ekintzaile kolonbiarrak asmatu zuen 2003an, Bogotako El Nogal Clubeko atentatuaren ostean soldadu bat bere arma gitarra balitz hartzen ikusi zuenean. Lehenengo eskopetarra Winchester errifle eta Stratocaster gitarra-elektrikoa erabiliz egin zuen.

Hasiera batean bost eskopetarra egin zituen eta horietatik lau Juanes musikari kolonbiarrari, Fito Paez musikari argentinarrari, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Programari eta Bogotako hiri-gobernuari oparitu zizkion. Bestea berarentzat gorde zuen. Beranduago, Juanesek bere eskopetarra saldu zuen 17.000 dolarren truke, diru horrekin pertsonako kontrako minen biktimak laguntzeko. Nazio Batuen Erakundeari oparitutako eskopetarra berriz, desarmatze-hitzaldi batean erakutsia izan zen.

2006an, Cesar Lopezek atzemandako 12 AK-47 metraileta erosi zituen eskopetar gehiago egiteko. Cesarren asmoa Shakira, Carlos Santana, Paul McCartney, eta Dalai Lamari oparitzea da. Halere, Dalai Lamaren kide batek Lópezen eskaintzari uko egin dio, ez baitu begi onez ikusten arma bat opari izatea.