Espírito Santo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espirito Santoren kokapena.

Espírito Santo Brasilgo ekialdean dagoen estatua da.

46.077 km2-ko azalera dauka eta 3.412.746 biztanle zituen 2005ean (75.2 biz./km2).

Vitória hiriburua da eta Vila Velha hiri nagusia.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Morro do Moreno izeneko begiratokitik dagoen ikuspegia.

Atlantiko Ozeanoaren ertzean dago, Rio de Janeiro estatuaren iparraldean eta Minas Gerais estatuaren ekialdean.

Estatuko bi heren menditsuak dira. Doce ibaiak zeharkatzen du Espirito Santo estatua.

Ekonomia [aldatu]

Kafea eta kakaoa egiten da bertako klima bero hezeari esker. Burdin hobi guztiz garrantzitsuak daude Doce ibaiaren arroan.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Espírito Santo


Erreferentziak [aldatu]