Essex Erresuma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Essex Erresuma
Ēast Seaxna rīce

527 – 825
Monarkia eta Witan
Arms of Essex.svg
HeptarquiaEssex.jpg
Essexen kokapena Heptarkiaren barruan, Kent Erresumaren ipar-mendebaldean.
Ezarpena 527
Disolbatzea 825
Hiriburua Londres
Hizkuntza(k) Antzinako ingelesa (Englisc)
Erlijioa Kristautasun anglo-saxoia eta Paganismoa
Ondorengoa
Wessex Wyvern of Wessex.png

Essex Erresuma edo Ekialdeko Saxoien Erresuma (antzinako ingeleraz: Ēast Seaxna rīce) Heptarkia osatzen zuten zazpi erreinuetako bat izan zen. VI. mendean sortu zen beranduago Essex, Hertfordshire, Middlesex eta Kent (denbora batez) izango ziren konterrietako lurretan. Essexko erregeak askotan kanpoko beste errege baten zerbitzariak ziren. Essexeko azken erregea Sigered izan zen , 825an. Bere ondoren Egbert Wessexkoa izango zen errege eta Wessexen barnean geratu ziren lurrak.