Esther Williams
Esther Jane Williams (Los Angeles, AEB, 1923 -) estatubatuar antzezlea da.
[aldatu] Biografia
Haurretan, igerilari gisa nabarmendu zen. 1937an, 100 metroko Estatu Batuetako txapeldun atera zen, eta, urtebete geroago, 300 metrotako txapeldun. Halaber, Pazifikoko igerilarien txapelduna izan zen, eta 1940ko Olinpiar Jokoetan parte hartzera deitu zuten, gero gerrak eragotzi bazuen ere.
Zineman, 1940an egin zuen debuta, ikuskizun akuatiko batean, Johny Wismullerren zuzendaritzapean. 1942an, Metro Goldwyn Mayerrek kontratatu zuen, eta ospe handia lortu zuen Andy Hardy's Double Life filmarekin. Bera eta Mickey Rooney ziren protagonistak. Are arrakasta handiagoa izan zuen, baina, Bathing Beauty (1944) filmean, G. Sidneyren zuzendaritzapean. 1945etik 1955era, igerilari-dohainak erakusteko propio egindako filmetan parte hartu zuen, eta garai hartako zinema-izar ospetsuenetako bat izatera iritsi zen. 1962an egin zuen azken filma, Magic Fountain.
Gero, enpresaburu gisa hasi zen lanean. International Pool Corporation izeneko industria bat sortu zuen, igerilekuak diseinatu, egin eta saltzeko, eta zenbait igeriketa-eskola finantzatu zituen. 1984ko Olinpiar Jokoetan, igeriketa-proben esatari gisa lan egin zuen ABC telebista-katearentzat.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.