Etnografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Etnografia, grekotik ("ethnos" tribua, herria), etnien eta bere ezaugarrien azterketa deskriptiboa da.

Gaurko etnografia ia erabat bilketa lana da, eta antropologoak sartu beharra du ikertu nahi duen jendearen egunoroko bizitzan. Nolabaiteko nahasketa izan da etnografia eta etnologia hitzen artean. Azkena Europan erabili da gehienbat, kultura ezberdinetako konparaketazko azterketak egiteko. Dena dela, bien arteko bereizketa teorian egiten da praktikan baino gehiago, etnografiaren azterketak eta deskribapenak ere neurri batean konparaziozkoak baitira. Bronislaw Malinowski Polonian jaiotako antropologo ingelesa izan zen aitzindaria etnografia ikerketetan Melanesia uharteetan, 1915ean. Geroztik etnografia antropologia kulturalaren eremuan ezarri da.


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak