Eugenio Etxebeste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugenio Etxebeste
Bizitza
JaiotzaDonostia1951ko martxoaren 9a (73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
HizkuntzakEuskalduna
Jarduerak

Eugenio Etxebeste Arizkuren, Antxon ezizenez ere ezaguna (Donostia, 1951ko martxoaren 9a - ) ETA kide ohia da.

Datu biografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaren aldetik, Baglietto familia eibartar-italiarreko kidea da.

Enpresa-teknikari ikasketak burutu zituen.

Entomologia zalea, 1973 urtean argitaraturiko Euskalerriko tximeletak karta-jokoaren sortzailea izan zen.

ETAren baitan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975 urtean Ipar Euskal Herrian errefuxiatu zen eta Bereziak taldeko buru izan zen. ETA politiko-militarretik ETA militarrerako bidea egin zuen. 1984 urtean Frantziako poliziak atxilotu eta Santo Domingora deportatu zuten eta handik Ekuadorrera 1986 urtean. 1980ko hamarkadan espainiar gobernuaren eta ETAren arteko Aljerko negoziaketetan parte hartze zuzena izan zuen. 1997 urtean Espainiara ekarri eta kartzelatua izan zen. 2004 urtean aske utzi zuten.