Euskal Herriko Atlas Etnografikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herriko Atlas Etnografikoa
Jatorria
Sorrera-urtea1969
IzenburuaAtlas Etnográfico de Vasconia eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoa
Aurkitzailea edo asmatzaileaJose Migel Barandiaran
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa
Argumentu nagusiaEuskal Herriko kultura
atlasetnografico.labayru.eus

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa Jose Migel Barandiaranek sortutako ikerketa proiektu etnografikoko da, Etniker Euskalerria taldeek garatua, euskal herriaren kultura tradizionala eta haren bilakaera aztertzeko[1][2].

Heuk dira, orain arte argitaratu diren bildumako liburuak: Etxeko Elikadura; Haur Jolasak; Heriotza Ohikuneak; Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara; Abeltzaintza eta Artzaintza; Herri Medikuntza; Etxea eta Familia eta Nekazaritza.

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa liburu fisikoaren euskarrian zabaldu da urte askoan. 750 eta 1.150 orrialde arteko liburukiak dira, bi zutabetan, eta liburuki bakoitzeko ilustrazioen kopurua 200 eta 500 artekoa da. Labayru Fundazioaren eta Bizkaiko Petronor enpresaren arteko lankidetza hitzarmen bati esker, aurreko liburukien bertsio digitala egiten ari da, <atlasetnografico.labayru.eus> URLan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Atlas Etnográfico de Vasconia, para comprender y conocer el patrimonio vasco» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) 2022-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Etniker» Etniker Euskalerria (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.