Ez adiorik

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ez adiorik
Egilea Raymond Chandler (1953)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua The Long Goodbye
Argitaratzailea Hamish Hamilton
Orrialdeak 320
Euskaraz
Izenburua Ez adiorik
Itzultzailea Xabier Olarra
Argitaratzailea Igela
Orrialdeak 528
ISBN ISBN 978-84-87484-09-3

Ez adiorik (The Long Goodbye) Raymond Chandlerek 1953an idatzitako eleberri beltza da. Protagonista Philip Marlowe detektibea da, Raymond Chandleren pertsonaiarik ezagunena.

Nahiz eta batzuek uste Betiko loaren parean ez egon, beste batzuentzat Chandleren eleberrik onena da. Chandlerek berak “nire idazlanik onena” zela esan zuen lagun bati igorritako gutun batean.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberria The Dancers izeneko club baten kanpoaldean hasten da, 1949ko urriaren amaieran edo azaroaren hasieran. Philip Marlowek Terry Lennox izeneko mozkor batekin egiten du topo. Handik aurrera euren adiskidetasuna sendotzen da. Egun batean, 1950eko ekainean, Lennox Marloweren etxean agertzen da Tijuanako aireportura eraman dezan eskatzeko. Marlowek onartzen du, baldin eta Lennoxek ez badio azaltzen zergatik alde egiten ari den. Los Angelesera itzultzerakoan, Marlowe atxilotzen dute, hilketan batean laguntzeagatik. Handik aurrera, Philip Marlowek ez du egun lasairik izango.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Philip Marlowe: detektibea.
  • Terry Lennox: Marloweren lagun bihurtzen da eta Tijuanako aireportura eraman dezan eskatzen dio.
  • Sylvia Lennox: Terry Lennox emaztea. Bitan ezkondu ziren. Hilda agertzen da ere arrotz-etxean.
  • Harlan Potter: Terry Lennoxen aitaginarreba. Prentsa-handikia.
  • Linda Loring: Hermana de Sylvia Lennox.
  • Howard Spencer: New Yorkeko argitaratzailea. Idazle baten desagerpena ikertzeko proposatzen dio Marloweri.
  • Roger Wade: desagertu den idazlea.
  • Eileen Wade: Roger Waderen emaztea.
  • Mendy Menéndez: Terry Lennoxen lagun gaizkile bat. Marlowe mehatxatzen du.
  • Candy: Wadetarren zerbitzaria.
  • Paul Marston: Eileen Waderen lehen senarra. Bigarren Mundu Gerran hil omen zen.