Ezkontza morganatiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ezkontza morganatikoa, maila sozial ezberdineko bi pertsonen artean egiten dena da (adibidez, printze eta kondesa baten artean edo noble eta plebeio baten artean), non, bikoteak, eta, ezkontza horretan izandako edozein seme-alabek, noblearen titulu, pribilegio eta ondasunak heredatuko dituela adierazten den.

Nagusiki, gizon noble bat eta neska plebeio baten artean egiten da, edo alderantziz, azken kasu hauek oso arruntak ez diren arren, emakumeek, orohar, ez baitituzte titulu eta pribilegioak heredatu edo jasotzen. Ezkontza mota honetan, bikoteko pertsona bakoitzak, orohar, bere jatorrizko maila mantentzen du. Ezkontza honetan jaiotako seme-alabei, seme-alaba morganatiko deritze, eta, legeari dagokionez, seme-alaba legitimotzat hartzen dira.

Mundu osoan ezaguna den kasu bat, Franz Ferdinand Austriakoa eta Sofia Chotek kondesaren artekoa izan zen, hauen heriotzak, batez ere lehenarenak, Lehen Mundu Gerra piztu baitzuen.

Espainiaren historia berrienean kasurik ezagunena, Fernando VII.a Espainiakoaren alarguna eta erregeordea zen Maria Kristina Borboikoa eta Agustín Fernández Muñoz y Sánchez sargentoarekin, Riansareseko dukea eta espainiar militarra egin zuena da, ezkontza honetatik, zazpi seme-alaba jaio zirelarik.