Eztabaida:Jack Tripa-ateratzailea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenburua dela eta[aldatu iturburu kodea]

Ripper, euskarazko hiztegien arabera, errai-ateratzaile, tripa-ateratzaile, heste-ateratzaile (Elhuyar), Tripa-ateratzailea (Morris), tripa-ateratzailea (Zehazki) da. Ez genuke artikuluko gizona Jack Tripa-ateratzailea) izendatu behar? Luze xamarra da, egia, baina horrela bada... --josugoni (erantzun hemen) 11:53, 22 Uztaila 2009 (UTC)

Nik uste Jack the Ripper pertsonaiaren ingelerazko ezizenaren euskaratze zehatza egin beharko bagenu ez zela inoiz ez destripatzaile, ez errai-ateratzaile ez eta destripatzailea izango. "The Ripper" ezizenak literalki "Urratzailea" esan nahi baitu (pertsona horrek beren biktimen gorpuak urratzeko zuen zaletasuna zela eta". Kontua da behintzat Hego Euskal Herrian euskarara ezizen hori gaztelaniatik erabat desitxuratua edo berregokitua etorri zaigula: "El Destripador" (legokion "El Rasgador" ezizena txokoratuta).
Nire ustez Destripatzailea eta Tripa-ateratzailea izendapen sinonimoak dira. Bestalde, eta edozein euskaldunen belarriarentzat, edo behintzat nere iritziz, Jack Destripatzailea esatea naturalagotzat dut Jack errai-ateratzailea, tripa-ateratzailea, heste-ateratzailea edota tripa-ateratzailea esatea baino, hau da, euskaldun batek wikipedian pertsonaia honi buruzko artikulua idaztean nere ustez lehenago jarriko lukeela Jack Destripatzailea izena beste edozein baino. Nere ustez zuk aipatzen dituzun izendapenak akademikoki edo teknikoki ongi egon daitezke (baina kontuan eduki akademikoki eta teknikoki muturreraino joan beharko bagenu eta jatorrizko ingelerazko artikulua euskaratu beharko bagenu benetazko artikuluaren izenburua "Jack Urratzailea" izan beharko litzatekeela), baina nere iritziz eguneroko euskaldunon kale hizkeran Jack Destripatzailea entzunagoa edo normalizatuagoa dagoela iruditzen zait.
--Euskalduna (esaidak hemen) 23:47, 2009ko abuztuaren 3a (UTC)

Kaixo, Euskalduna. Egun on izan dezazula. Jakina da hegoaldean euskañolez hitz egiten dela kalean. Dena den zure arrazoibidearen arabera ez litzateke izango euskarazko wikipediaren beharrik, ezta euskararen beharrik ere. Eta guk ez dugu holakorik onartzen (ala bai?) Galdera bat. Iparraldeko haurrideek ulertzen al dute "Jack Destripatzailea" lako espainolkeriak? Nire uste apalean, idatziz bederen, "Jack Urratzailea" behar luke. Alda dezagun, hortaz.Oskarbilbao 00:18, 18 Abuztua 2009 (UTC)

Nire iritziz, aukerari hoberena Jack Urratzailea da. --Orereta (erantzunak) 22:49, 6 Abendua 2011 (UTC)
Oskar, beste "espainolkeria" edo gaztelaniazko esaera batek dioen antzera ez gaitezen "mas papistas que el Papa" izan.
Nire iritziz tripa hitza urratu, sabela, tripotxa edo tripaki hitzak bezain euskalduna da, ikus ezazu hiztegian. Eta Destripatzaile ezizenezko des- aurrizkia (desagertu edo desegin) edo -tzaile atzizkia (jarraitzaile eta banatzaile) bezain euskalduna ere. Hortaz, Jack Destripatzailea izena mantentzearen aldekoa naiz.
--Euskalduna (esaidak hemen) 0:10, 2011ko abenduaren 7a (UTC)

Frantsesak (Jack l'Éventreur) eta gaztelaniak (Jack el Destripador) zer bide hartu duten ikusita (eta berdin italierak —Jack lo squartatore—, katalanak —Jack l'Esbudellador— eta portugesak —Jack, o Estripador— ere), garbi dago itzuli beharreko izena dela, eta guztietan aipatzen dela tripak ateratzen ziharduela gizon horrek. Ditugun hiztegi fidagarrienetan begiratuta:

  • Ingeles-euskara konbinazioan:
    • Morris: ripper: Jack the R~ Jack Tripa-ateratzailea
  • Gaztelania-euskara:
    • Zehazki: destripador adj tripa-ateratzaile.
    • Elhuyar: destripador, -a: errai-ateratzaile, tripa-ateratzaile, heste-ateratzaile

Beraz, gure hiztegigileei kasu egiten badiegu, Jack Tripa-ateratzailea izan beharko da artikulu honen izenburua. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-07

 Alde -Theklan · Eztabaida · E-maila 02:28, 7 Abendua 2011 (UTC)

Bozketa garbiagoa egitearren, gai honi buruzko bozketa orria sortu dut, gaur gauerdian bozketa hasteko. Dena dela, orain arte bestelako iritzirik agertu duten lankideak (Euskalduna eta Orereta) Jack Tripa-ateratzailea aukeraren alde azaltzen badira eta bat ez datorren beste inor azaltzen ez bada, adostasunez aldatuko genuke artikuluaren izenburua, bozketa beharrik gabe. -Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-07, 10:07

 Alde Jack Tripa-ateratzailea izatearekin ados. --Orereta (erantzunak) 09:49, 7 Abendua 2011 (UTC)

Barkadazue izenburuarekin berriro gora eta bera hastea, baina nire ustez kontua ez da egoki ebatzi. Ados nago "des-" eta "tripa" euskara zuzen eta peto direla, baina errorea gaztelaniazko kontzeptua oinarri hartzean datza: "destripador" (sacador de tripas, entrañas). Nola Erran Iparraldeko hiztegiak beste ikuspuntu bat eskaintzen digu: Jack sabel-urratzailea, gaztelaniazkoaren eta ingeles jatorrizkoaren arteko nahasketa bat. Nik sinplifikatuko nuke, "tripa"/"sabel"/"errai" kendurik, eta Jack Urratzaile soil bat erabiliko. --Gilentxo 2012-08-21, 23:39

Artikulua nabarmentzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2012-01-01.