Eztabaida:Kakalardo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Izenaren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Dudak ditut izenarekin. Berez talde zientifikoei izen zientifikoak jartzen dizkiegu, baina kasu batzuetan ez dugu hala egiten (horrela erabaki zen behinola). Kasu antzekoa da erle edo euliarena. Honetan arazoa ez da hori, baina. 3000 hiztegiak Kakarraldo izena ematen du, Euskaltermek Kakalardo ematen duen bitartean. Euskaltzaindiak dio Kakarraldo bizkaieraz kakalardo esateko era dela, baina aldi berean kakarraldo Fam. Scarabaeidae eta Fam. Dytiscidae eta Fam. Hydrofilidae eta Fam. Gyrinidae direla dio. Suposatzen dut Euskaltzaindiak ez dakiela asko sistematikaz, baina familia horiek bakarrik sartuta ez dugu Coleoptera ordena betetzen. Zer egingo zenukete? -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:08, 13 Apirila 2010 (UTC)

Izenari buruzko iritzia emango dut nik, ze taxonomiaz eta izendapenaz ezer gutxi dakidalako. Badirudi erabili beharrekoa kakalardo dela, eta ez kakarraldo, batez ere Euskaltzaindiak horrela diolako (nik ere beti kakalardo entzun eta erabili dut, agian giputza naizelako). Gainera, jakin behar da, 3000 hiztegia batzuetan badaezpadakoa dela, eta gai askotan eguneratu gabea. Begiratu Wikipedia:Terminologia. --josugoni (erantzun hemen) 19:42, 13 Apirila 2010 (UTC)
Baina kakalardo erabiltzen badugu coleptera izendatzeko, latinezkoa parentesi artean ipiniko nuke eta letra etzanez, espezieekin egiten dugun bezala. --josugoni (erantzun hemen) 19:44, 13 Apirila 2010 (UTC)
Egina. Taxonomia kontua bere horretan uzti dut. --josugoni (erantzun hemen) 10:20, 17 Apirila 2010 (UTC)
Josugoni, espezieak kurtsibaz jartzen dira, baita generoak ere, baina hortik gorako guztiak ez dira jarri behar. HAu da, ez da hautazkoa, familiak, ordenak, filumak eta bestelako guztiak letra arruntez idatzi behar dira, eta letra larriz lehenengoa. Espeziea izendatzerakoan Generoa espeziea erabili behar da, Generoa etzana eta letra larriz eta espeziea etzana eta letra xehez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:52, 17 Apirila 2010 (UTC)
Ados.--josugoni (erantzun hemen) 11:16, 17 Apirila 2010 (UTC)