Eztabaida:Nut

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ahal nuena zuzentzen saiatu naiz baina, idazleak beste sarrerarik prestatu badu, mesedez oso-oso kontuak har beza —besteak beste— Nor eta Nork bereizten ditugula euskaraz, zerua izarreZ beteta egoten dela (eta ez *izarreS) eta komak ez duela subjektua eta aditz-sintagma bereizi behar.

Bestetik, esaldi hau ulertezina da, ziur aski Egptologian doktore denarentzat ere bai:

Shu eta Tefnuten alaba haren anaia Geben emaztea eta Osiris, Isis, Seth, Neftis eta Horus Zaharra jainkoen ama, egun epagomenoetan jaio zirenak.

Badakit lana sortzea baino askoz ere errazagoa dela kritika egitea, baina testuak zuzen eta ulertzeko moduan paratu behar dira, ez euskarazko hitzak jarraian edonola jarri.—Aurreko iruzkin sinatugabea 188.86.243.34 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-07-27 19:12).