Félix Pita Rodríguez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Félix Pita Rodríguez (Bejucal, Kuba, 1909 - Habana, Kuba, 1990) gaztelaniazko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prentsan hasi zen idazten, 1930eko hamarraldiaren bukaeran, eta 1943an El relevo (Erreleboa) olerkia estreinatu zuen. Bere obran, Corcel de fuego (1948, Suzko zaldia) eta Las crónicas: poesía bajo consigna (1961, Kronikak: kontsignapeko olerkigintza) lanetan esaterako, gizarte-arazoekiko konpromisoa ageri du, Fidel Castroren buruzagitzapean 1959an gertaturiko iraultzari lotua bigarrenean. 1971n argitaratu zuen bere liburu nagusia, Historia tan natural (Historia hain naturala). Bertan, hasierako hizkuntza abangoardistari eusten dion arren, herrikoiago ageri da.

Poesiaz gainera, narratiba ere landu zuen, hori ere eduki iraultzaileez eta zehaztasun handiko hizkuntza egiturez osatua; Nicolás Guillének bezala, Kubako herri hizkeraren ezaugarriak eransten dizkio, gainera. 1962an kaleratu zen Cuentos completos (Ipuin guztiak), liburu gisa edo egunkarietan argitaratuak zituen ipuinen bilduma. 1965ean atera zuen Las noches (Gauak) izeneko beste ale bat, eta 1980an bere idazlan guztiak, poesia nahiz hitz lauzkoak, argitaratu zituzten. Harrezkero, bere adina zela-eta, egunkari eta aldizkarietarako lan batzuk bakarrik idatzi zituen noizbehinka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]