Faktura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Invoice kristiania 001.jpg

Kontabilitatean, faktura ondasun edo zerbitzu baten salerosketa ziurtatzen duen agiria da, eroslearen eta saltzaile edo zerbitzu-emailearen eskubideak eta eginbeharrak eta salerosketan sortutako zergak frogatu eta ziurtatzeari begira.

Fakturan, eroslearen zein saltzaile edo zerbitzu-emailearen datuak, ondasun edo zerbitzuaren unitate kopurua, unitateko prezioa, egindako deskontuak, zergak (BEZ) eta guztirako zenbatekoa agertu behar dira. Eskuarki, ez dira fakturatzat jotzen albaranak (ondasun bat jaso dela ziurtatzen duen agiria) edo ticketak.

Pro forma faktura ondasun edo zerbitzu baten eskaintza-prezioa azaltzen duen agiria da, geroko faktura baten zirriborroa edo.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faktura Aldatu lotura Wikidatan