Fanny Mendelssohn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fanny Mendelssohn
Fanny Mendelssohn
Datu pertsonalak
Izen osoa Fanny Cäcilie Mendelssohn
Jaio 1805eko azaroaren 14a
Hanburgo ( Alemania)
Hil 1847ko maiatzaren 14a (41 urte)
Berlin ( Alemania)

Fanny Mendelssohn (jaiotzez Fanny Cäcilie Mendelssohn) (Hanburgo, 1805eko azaroaren 14a - Berlin, 1847ko maiatzaren 14a), lehenago Fanny Hensel izenekoa, musikagile eta piano jolea, Felix Mendelssohnen arreba eta Moses Mendelssohn filosofo judu-alemanaren biloba.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamburgon jaio zen, bere aita, Abraham Mendelssohn, bankari ona zen eta Berlingo filantropoa, horri esker Fannyk heziketa ezin hobea izan zuen, bere anaiak bezala. Txikitatik eduki zuen musikarako dohain ikaragarria, honengatik bere ikasketak konposaketaren inguruan zuzendu ziren. Gaztetan Ignaz Moscheles, Sir George Smart eta Carl Friedrich Zelter bezalako musika munduko pertsonez inguratua egon zen. Garaiko gizarteak, mutilen aldeko joeraren ondorioz, Mendelssohn Bartholdy familian zerikusi handia izan zuen: bere anaia Felix bere dohain musikalarekiko lagundu, hezi eta babestu zuten bitartean, Fannyrekin , "emakume izateagatik", ez zen horrelakorik gertatu. Fannyren patua etxekoandre ona izatea zen. 1829. urtean Wilhelm Hensel margolariarekin ezkondu zen. Fanny Felix baina piano-jole hobea izan zen. Jendaurreko bere lehen agerraldia 1838an izan zen, 1. kontzertua anaiaren pianoarentzat.

Konposizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 466 pieza musikal konposatu zituen. Bere lanak: pianorako trio bat eta liburu anitzeko bilduma bat pianorako kanta askorekin. Bere kantetako asko bere anaiaren liburuetan agertzen dira: opus 8an eta 9an. Bere "Italia" kanta, Viktoria erreginaren gogokoena zen eta uste zuen Felixek konposatu zuela. Bere pianorako pieza askok, Felixenen antzera, "hitzik gabeko kanten" itxura hartzen dute. Modu batean generoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere kanten artean: Italien, Im Herbste, Sehnsucht, Bergeslust, Ferne, Harfners Lied, Warum sind denn die Rosen so blass, Ach! Die Aumen sind es weider, Ich wandelte unter den Baumen, Abendbild, Nach Suden, Kommen und Scheiden, Gondellied eta Lied fur Klavier (azken hau pianorako bakarrik) aurki ditzakegu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fanny Mendelssohn Aldatu lotura Wikidatan