Rhingo Konfederazioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rhineko Konfederazioaren lurraldea 1812an

Rhingo Konfederazioa (alemanez: Rheinbund) 1806tik 1813ra bitartean iraun zuen 16 estatu alemanen elkartea izan zen. Napoleonen babespean eratu zen, Austerlitzeko guduaren ondoren, Napoleonek Inperio Santua eta Errusia garaitu eta ia Renania osoa menperatu zuenean Gerra Napoleonikoetan.

Konfederazioaren kideak Inperio Santuko printze alemanak (Fürsten) ziren. Hasierako 16 estatuetara beste estatu asko batu zitzaizkien geroago, guztira 15 milioiko populazioa osatzen zutela. Konfederazioaren lehendakariak Karl Von Dalberg (1806-1813 bitartean) eta Eugène de Beauharnais (1813ko azken aldian) izan ziren.

Benetako boterea Napoleonen eskuetan gelditu zen, eta abantaila estrategiko handia eman zion Frantziari.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1806ko uztailaren 12an sinatu zen Rhineko Konfederazioaren Ituna. Sinatzaileak lehendik Rhineko Liga osatzen zuten 16 estatu konfederatuak izan ziren. Frantzisko enperadoreak enperadore-tituluari uko egin behar izan zion, eta Inperio Santua desegintzat eman behar izan zuen. Austria, Prusia, Danimarka eta Suediaren mendeko Pomerania Rhineko Konfederaziotik kanpo gelditu ziren.

Konfederazioa, batez ere, elkarte militarra zen. Kide bakoitzak soldadu asko bidali behar zituen armadara. 1806an Frantziak Prusiari irabazi zion, eta kide asko bildu ziren Konfederazioan.

Frantziarentzat oso garrantzitsua zen Europa osoak Britainia Handiari merkataritza-enbargoa egitea, baina Konfederazioko kide askok ez zuten enbargoa betetzen. 1810etik aurrera, hori konpontzeko, Napoleonek Alemaniako ipar-mendebaldeko eskualde batzuk zuzenean bere inperiora eraman zituen.

1814an Napoleonen Errusiako kanpaina militarrak porrot egin zuenean, Konfederazioko kide askok bat egin zuten etsaiarekin. Napoleonek Leipzigeko gudua galdu ondoren (1813), estatu alemanetako bakoitzak bakea sinatu eta Prusia, Errusia, Austria eta Britainia Handiaren arteko aliantzaren alde egin zuen, eta Rhineko Konfederazioa berez desegin zen. Vienako Kongresuan (1814-1815) Konfederazio Germanikoa sortzea erabaki zen, haren ordezkoa.

Rhineko Konfederazioaren kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rhineko Konfederazioa 1812an

Erresumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bavaria
  • Saxonia
  • Westfalia
  • Württemberg

Dukerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anhalt-Bernburg
  • Anhalt-Dessau
  • Anhalt-Köthen
  • Arenberg
  • Badengo Dukerri Handia
  • Bergeko Dukerri Handia
  • Hesseko Dukerri Handia
  • Frankfurteko Dukerri Handia
  • Mecklenburg-Schwerin
  • Mecklemburg-Strelitz
  • Nassauko Dukerria
  • Oldenburgeko Dukerri Handia
  • Saxonia-Coburg
  • Saxonia-Gotha
  • Sajonia-Hildburghausen
  • Saxonia-Meiningen
  • Saxonia-Weimar
  • Würzburgeko Dukerri Handia

Printzerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hohenzollern-Hechingen
  • Hohenzollern-Sigmaringen
  • Isenburg-Birstein
  • Leyengo printzerria
  • Liechtenstein
  • Regensburg
  • Lippe-Detmold
  • Reuss-Ebersdorf
  • Reuss-Greiz
  • Reuss-Lobenstein
  • Reuss-Schleiz
  • Salm
  • Schaumburg-Lippe
  • Schwarzburg-Rudolstadt
  • Schwarzburg-Sondershausen
  • Waldeck
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rhingo Konfederazioa Aldatu lotura Wikidatan