Farnatzes I.a Pontokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Farnatzesen izena daraman ezkutua

Farnatzes I.a Pontokoa (antzinako grezieraz: Ο Φαρνάκης), Pontoko Erresumako bosgarren erregea izan zen, K. a. 184 eta K. a. 170 bitartean.

Mitridates III.a Pontokoaren semea eta oinordekoa izan zen. Oinordekotza data, ezin da ziurtasunez zehaztu, baina, edozein kasutan, K. a. 183 baino lehenago gertatu zen, Sinope hiri garrantzitsua konkistatu zuen urtea, bere aurreko erregeek konkistatu nahi izan zutena. Rodastarrek, Erromara enbaxada bat bidali zuten, erasoagatik kexatuz, baina ez zuten erantzunik jaso.

Garai honetan, Farnatzesek, ondoko erresuma zen Pergamoko Eumenes II.arekin gatazka bat izan zuen, honen ondorioz borroka batzuk gertatu zirelarik, baita biek Erromara bidalitako zenbait enbaxada ere. K. a. 181eko udaberrian, bere enbaxadorea itzuli arte zain egon gabe, Farnatzesek, Eumenes II.a Pergamokoa eta Ariarates IV.a Kapadoziakoa eraso zituen, eta Galazia inbaditu zuen armada handi batekin. Eumenes ere, bere armadaren buru jarri zen, baina etsaitasunak laster desagertu ziren erromatar senatuak bidalitakoak iritsi zirenean, borrokaren zergatia aztertzeko asmoz. Pergamon negoziaketak adostu ziren, baina emaitzarik gabe, eta Farnatzesen eskariak, arbuiatuak izan ziren, arrazoiz kanpokotzat jo baitziren.

Gerrak, K. a. 179 arte jarraitu zuen, Farnatzesek, bere etsaien indar bateratuei aurre egiteko gai ez zela ikusirik, bakea eskatu zuenean, Paflagonian eta Kapadozian konkistatutako lurraldeak uztera behartua geratu zelarik, Sinope izan ezik.


Aurrekoa
Mitridates III.a Pontokoa
Pontoko erregea
K. a. 184-K. a. 170
Ondorengoa
Mitridates IV.a Pontokoa