Eumenes II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eumenes II.aren txanpona

Eumenes II.a (K. a. 197tik K. a. 160arte errege izan zena), Pergamoko erregea eta atalidar dinastiako partaidea izan zen. Erromatarrekin aliatu zen seleuzidarrak Egeo itsasorantz hedatzea eragozteko, eta, azkenik, Antioko III.a Handia seleuzidar erregea garaitu zuen Magnesiako guduan K. a. 190ean. K. a. 188an Apameako Bakea sinatu ondoren, bere erromatar aliatuengandik Frigia, Lidia eta Panfilia probintziak jaso zituen, erromatarrek, ez baitzuten lurralde gehiago domeinatzerik nahi, etorkizunean, seleuzidar hedapen saiakuntza oro geldiarazi zezakeen estatu indartsu bat baizik Asia Txikian.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eumenes II.a Aldatu lotura Wikidatan