Faustino Azpiazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:32, 24 urtarrila 2016
Faustino Azpiazu
Datu pertsonalak
Izen osoa Faustino Azpiazu Salegi
Ezizena Sakabi
Jaio 1916
Euskal Herria Lastur, Deba
Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1995
Euskal Herria Gipuzkoa (Euskal Herria)

Faustino Azpiazu Salegi Sakabi (1916, Lastur, Deba, Gipuzkoa - 1995) euskal trikilari bat izan zen. Joxe Mari Urbieta Egañazpirekin batera Sakabi eta Egañazpi trikitilari bikote ospetsua osatu zuen.

1963an Trikitixa de Azpeitia izenburupean lau abesti banadun bi disko txiki argitaratu zituzten. 1970an Espainiako Gerra Zibila ondorengo lehenbiziko Euskal Herriko Trikiti Txalpeketa irabazi zuten. 1973an Columbia diskoetxean Trikitixa - Zure Urte Betetzia diskoa argitaratu zuten eta 1975an Edigsa-Herri Gogoa diskoetxearekin Sabaki eta Egañazpi trikitilariak diskoa.

2003an Iñigo Aranbarrik Trikitilari Ekartearen laguntzaz Sakabiri buruzko Soinu txikiaren handitasuna izeneko liburua idatzi zuen,elkarte honetako Trikitiaren Liburutegia delakoaren barnean, elkarteak urtero liburu bat argitaratu ohi duelarik.

Kanpo loturak