Deba
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: Deba (argipena)
|
Deba |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Deba |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Debabarrena |
| Alkatea | Silverio Urkiri Beitia (Alternatiba) |
| Herritarra | debar |
| Koordenatuak | 43°17′43″N 1°20′0″W / 43.29528°N 1.33333°WKoordenatuak: 43°17′43″N 1°20′0″W / 43.29528°N 1.33333°W |
| Eremua | 51,54 km2 |
| Garaiera | 0-661 m |
| Distantzia | 41 km Donostiara |
| Posta kodea | 20820 / 20829 |
| Biztanleria | 5.420 bizt (2011) |
| Dentsitatea | 105,16 bizt/km² |
| Sorrera | 1343 ekainaren 17 |
| http://www.deba.net | |
Deba Debabarrenako udalerri gipuzkoarra da, kostaldean dagoena. Izena Deba ibaitik datorkio, bertan itsasoratzen baita.
51.54 km²-ko azalera du eta 2008an 5.404 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala
- Debako hondartza
- Zumaiarekin batera kostaldeko Flyscha, nazioarteko garrantzia duen ingurua.
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Bizkaiko Golkoa, mendebaldean Mutriku eta Mendaro, ekialdean Zestoa eta Zumaia eta hegoaldean Azkoitia mugakide ditu Debak.
[aldatu] Auzoak
Herriaren gune nagusia Debako herri-gunea da eta Itziar herriak bere gain, Lastur, Itxaspe, Egia, Arriola, Madariaga, Endoia, Arbiskoa eta Elorriaga auzoak hartzen ditu.
[aldatu] Historia
Goi Paleolitoko garaian egindako labar-pinturak ditu Ekaingo leizeak, udalerri honetako mendialdean dagoena.
1294ko ekainaren 24an Antso IV.ak Hiri Gutuna delakoa eman zien Itziarko biztanleei (hasieran Debak Monreal de Itziar zuen izena), eta haiek, arrantza praktikatzeko kostaldera gehiago hurbiltzeko beharra ikusiz, Debako herria fundatu zuten formalki. Hiri Gutuna 1343. urtean eman zieten Alfontso XI.ak eta Gasteizko foruak Monreal de Deva izenarekin.
Deba ibaiaren eskuinaldean kokaturik, arrantza, nekazaritza, industria eta salerosketan jarraitu zuten. Kostaldeko gainontzeko arrantzaleen antzera, debarrek balea harrapatzen ematen zuten ahaleginik handienak, nahiz eta bestelako arranta baztertu ez. Burdinolak ziren industriaren oinarri, bertatik burdin tresnak ateratzen ziren, lantegi haiek ibai eta erreka bazterretan kokatzen ziren ur indarraz baliatzeko.
Gasteiztik Debako kaira zekarten artile eta beste zenbait espezieren komertzioa onuragarria izan zen herrirako. Beste batzuentzat, berriz, gaur arte mantendu diren nekazaritza eta abelzaintza izan ziren bizibide, orduko labore batzuk mantendu ez badira ere: ohiturazko txakolina ateratzeko mahatsa, adibidez.
Urduñako pasoa zabaltzean, burdingintza eta portuko uren sakontasun eskasa zela medio, Debak zuen onura estrategikoa gutxitzen joan zen. XIX. mendearen erdi aldera portuak zuen trafikoa behera zihoan neurrian, beste aktibitate berri bat sortu zen: udaldiko turismoa. Itsas bainuek garrantzia hartzen zuten neurrian, Debako hondartza atsedenerako leku bihurtu zen, kanpoko bisitarien eraginez hotel industria gehituz.
Gaur egun Deba, 5.000 biztanle ingururekin, erakarpen handiko herria dugu turismo arloan (landa-turismoa, hotela, aterpetxea, Donejakue Bidea,...) eta Itziar aldeko industriaren garrantzia ere aipatzekoa da.
[aldatu] Demografia
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.996 | 3.257 | 3.633 | 3.666 | 3.524 | 4.083 | 4.136 | 4.544 | 5.018 | 5.012 | 5.185 | 5.408 |
[aldatu] Politika
| Alderdiak | 2011 | 2007 | ||
| Botoak | Zinegotziak | Botoak | Zinegotziak | |
| Alternatiba | 937 | 5 | - | - |
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 650 | 3 | 475 | 2 |
| Eusko Alkartasuna (EA) | 523 | 2 | 941 | 5 |
| Aralar | 382 | 2 | 472 (+ EB-Berdeak) | 2 (+ EB-Berdeak) |
| Itziar Herria Sortzen (IHS) | 236 | 1 | 234 | 1 |
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 110 | - | 88 | - |
| Alderdi Popularra (PP) | 66 | - | 73 | - |
| Eusko Abertzale Ekintza (EAE) | - | - | 698 | 3 |
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Udal Azoka (1910) arkitektura eklektikoaren adierazgarria.
- Agirre jauregia, XV. mendeko eraikina da.
- Bañez jauregia, XVI-XVII. mendeko hiri jauregia.
- Sasiolako eliza, XVI. mendeko komentu-multzo batetik zutik dirauen azken eraikina.
[aldatu] Debar ospetsuak
- Robustiana "Tene" Mujika (1888-1981), idazlea.
- Peli Markiegi (1905-1946), idazlea.
- Manuel Olaizola "Uztapide" (1909-1983), bertsolaria.
- Iñaki Esnaola, (1948-), abokatu eta politikari ohia.
- Asier Riesgo (1983-), futbolaria.
- Rafael Castellano (1943), Madrilen jaiotako idazlea baina aspaldidanik Deban bizi dena.
[aldatu] Bitxikeriak
Erromatarrek Deva deitu zioten Ingalaterrako gaur egungo Chester hiriari, Deba bezala ibai baten amaieran dagoena.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Iruditegia
-
Deba ibaia Deban itsasoratzen den lekua.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Debako Udala
| Debako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Arbiskoa • Arriola • Egia • Elorriaga • Endoia • Itxaspe • Lastur • Madariaga |
||
|
|||||||
|
|||||||