Ferenc Erdei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ferenc Erdei (Makó, 1910eko abenduak 24-Budapest, 1971ko maiatzak 11) hungariar politikari bat izan zen, Barne Ministro bezala aritu zena Béla Miklosek lideratutako behin-behineko gobernu ez ofizialean. Hungariaren Sobietar okupazioaren ondoren ofizialki hartu zuen bulegoa 1945eko martxoan. Erregimen komunistan Erdei Nekazaritza ministroa izan zen 1949 eta 1953 artean. Kargu honetan "atikoko zaborra"ren eta herrietako gertakizunen arduraduna zen, herrialdean gertatutako gehiegikeriekin lotuta. 1953ko uztailetik aurrera Justizia Ministroa izan zen.

1956ko Hungariar Iraultzan Lehen Ministro Orde izendatua izan zen, eta sobietarrekin negoziatu zuen hungariar liderretako bat izan zen. Azaroak 3an Pál Maleter Defentsa Ministroarekin batera atxilotua izan zen, baina aste batzuren ondoren Erdei aske geratu zen János Kádárren partehartzearen ondoren.

1957tik aurrera Hungariako Zientzia Akademiako idazkari nagusia izan zen. Bi aldiz jaso zuen Kossuth Saria, 1948 eta 1962an.

Erdei Herriko Fronte Abertzaleko Kontseilu Nazionaleko idazkari nagusia ere izan zen 1964 eta 1970 artean.

Nekazarien Alderdi Nazionalekoa zen.


Aurrekoa
Gábor Vajna
Hungariako Barne Ministroa
1944-1945
Ondorengoa
Imre Nagy


Aurrekoa
István Csala
Hungariako Nekazaritza Ministroa
1949-1953
Ondorengoa
András Hegedüs


Aurrekoa
Béla Kovács
Hungariako Justizia Ministroa
1953-1954
Ondorengoa
Erik Molnár


Aurrekoa
András Hegedüs
Hungariako Nekazaritza Ministroa
1954-1955
Ondorengoa
János Matolcsi
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferenc Erdei Aldatu lotura Wikidatan