1956ko Hungariako Iraultza
| 1956ko Hungariako Iraultza | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Gerra Hotza | |||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Indarrak | |||||||
| 31.550 soldadu, 1.130 tanke |
Ezezagunak, zibilak eta milizianoak | ||||||
| Galerak | |||||||
| (Sobietarrak bakarrik) 722 hildako 1.251 zauritu[1] |
2.500 hildako (est.) 13.000 zauritu (est.)[2] |
||||||
1956ko Hungariako Iraultza (hungarieraz: 1956-os forradalom) Hungariako Herri Errepublikaren gobernuaren eta bere sobietar politiken aurkako berezko matxinada nazionala izan zen, 1956ko urriaren 23 eta azaroaren 10ren artean iraun zuena[3].
Budapest zeharkatu zuen ikasleen manifestazioak sortu zuen matxinada, milaka lagun erakarri zituena. Bere eskariak zabaltzeko irratiaren eraikinean sartu ziren baina ÁVH polizia sekretuak tiroka hasi eta biolentzia hiriburutik hedatu zen. Laster, hungariar iraultzaileek miliziak antolatu zituzten eta ÁVHren kideak eta kolaboratzaileak fusilatu zituzten. Gobernu berriak ÁVH desmobilizatu eta Varsoviako Ituna utziko zutela adierazi zuten. Urriaren bukaerarako apenas ez zegoen borrokarik[4].
Hasieran negoziatu nahi arren, sobietar Politburok iritziz aldatu eta azaroaren 4an bere armadak Budapest eta beste eskualdeak inbaditu zituen[5]. Hungariar erresistentziak azaroaren 10rera arte eutsi zuen. 2.500 hungariar eta 700 sobietar hil eta 200.000 erbesteratu ziren. Hurrengo hilabeteetan errepresioa nagusitu zen.
Hurrengo 30 urteetan hungariarrek ezin izan zuten ekintza hauek publikoki eztabaidatu baina 1989an Hungariako Hirugarren Errepublika ezarri zenean urriaren 23 festa egun bilakatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Györkei, Jenõ; Kirov, Alexandr; Horvath, Miklos (1999), Soviet Military Intervention in Hungary, 1956, New York: Central European University Press, 350. or., ISBN 963-9116-35-1
- ↑ UN General Assembly Special Committee on the Problem of Hungary (1957)
- ↑ Sebestyen, Victor (2006), Twelve Days: The Story of the 1956 Hungarian Revolution, New York: Pantheon, ISBN 0-375-42458-X
- ↑ Zinner, Paul E. (1962), Revolution in Hungary, Books for Libraries Press, ISBN 0-8369-6817-4
- ↑ Napolitano, Giorgio (2005), Dal Pci al socialismo europeo. Un'autobiografia politica, Laterza, ISBN 88-420-7715-1
| Artikulu hau Hungariako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |