Fermin Amienskoa

Wikipedia(e)tik
Fermin Amiensgoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fermin Amienskoa —batez ere San Fermin santu izenaz ezaguna— (Iruñea, 272 - Amiens, 303ko irailaren 25a) misiolari kristaua izan zen. Amiensko lehen gotzaina. Erromatar Eliza Katolikoak bi egun ditu ezarrita San Fermin ospatzeko: irailaren 25a eta uztailaren 7a. Azken egun horren inguruan ospatzen dira, santuaren omenez, sanferminak.

31 urte zituela burua moztu zioten. Amiensko eta Lesakako santu zaindaria da. Eta, San Frantzisko Xabierkoarekin batera, Nafarroako zaindaria ere.

Elezaharren arabera, Iruñean jaio zen, eta Firmo izeneko senatari pagano baten semea zen. Hori dela eta, haren omenezko San Ferminen kapera Iruñeko San Lorentzo elizan dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fermin Amienskoa Aldatu lotura Wikidatan