Lesaka
|
Lesaka |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Lesaka | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Bortziriak |
||
| Alkatea | Peio Etxabide García (Bildu) | ||
| Herritarra | lesakar | ||
| Koordenatuak | 43°14′57″N 1°42′14″W / 43.24917°N 1.70389°WKoordenatuak: 43°14′57″N 1°42′14″W / 43.24917°N 1.70389°W | ||
| Eremua | 55,54 km2 | ||
| Garaiera | 77 m | ||
| Distantzia | 75 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31.770 |
||
| Biztanleria | 2.807 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 50,54 bizt./km² | ||
| www.lesaka.net http://www.lesaka.net www.lesaka.net | |||
Lesaka[3] Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerri bat da, Bortzirietako udalerri jendetsuenetan bigarrena (Bera da lehena). 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, 2.807 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Lesakako tokirik garaiena Bianditz gailurrean da, itsas mailatik 840 metro gorago; eta baxuena Endarlatsan, itsas mailatik baino 18 metro gorago baita hor Bidasoa. Bi gune horien artean dago herrigunea, 77 metroko garaieran.[4] Onin errekak udalerria gurutzatzen du, hiribildua bitan banatuz.
Udalerri mugakideak[aldatu]
Lesakak mugakide ditu iparraldean Irun (Gipuzkoa); hegoaldean Goizueta, Arantza eta Igantzi; ekialdean Bera eta Etxalar; eta mendebaldean Oiartzun (Gipuzkoa).
Klima eta landaredia[aldatu]
Lesakak klima atlantiko-hezea du, negu garaiko aldaketa termiko txikia, eta urte osoan zehar jausten den eurite ugariekin. Neguak ez dira oso hotzak izaten, eta udak nahiko epelak dira. Batez besteko tenperatura 12-14 gradukoa eta prezipitazioak 1.600-2.000mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 inguru dira.
Jatorrizko landaredia (pago eta haritzez osatutakoa) ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. Pagoak udalerriko gunerik garaienetan aurki zitezkeen, eta haritzak gunerik baxuenetan. Gaur egun pagadiak udalerriaren mendebalde eta ipar-mendebaldean daude eta hariztiak iparralde eta sakabanatutako beste hainbat guneetan. Gizakiak jatorrizko basoak kendu eta pinu sailak landatu ditu (intsinis pinua eta Japoniatik ekarritako laritza).
Estazio meteorologikoak[aldatu]
Lesakan bi estazio meteorologiko daude, bata itsasoaren mailatik 76 metrora, Nafarroako gobernuak 1979an jarritakoa[5], eta bestea San Anton auzoan, itsasoaren mailatik 305 metrora, eta 1991ean jarria.[6]
Auzoak[aldatu]
Herriguneak bi zati ditu, Onin errekak bereiziak: Legarrea ekialdean, Pikuizelaia mendebaldean.[4] Elkarren aurka liskarrean aritu eta gero, XV. mendean bake hitzarmena egin zuten antzinako bi auzo haiek; dirudienez, sute baten aurka guztiak batera aritu behar izanak bultzatu zituen bakeak egitera. Bake hitzarmen haren adierazgarritzat, urtero San Fermin egunez zubigainekoa dantzatzen dute, Beheko plazan, harlauzazko zubiaren gainean (kapitainak) eta Onin errekaren alboetako karelen gainean (gainerako dantzariek).[1][2]
Hauek dira Lesakako gaur egungo auzoak:
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.394 | 2.322 | 2.564 | 2.436 | 2.472 | 2.285 | 2.235 | 2.340 | 2.810 | 2.976 | 2.756 | 2.643 | 2.736 |
2008ko erroldaren arabera, 102 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,68 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika[aldatu]
Udal hauteskundeak[aldatu]
Nafarroa Baiko zerrenda baturik egon gabe eta Eusko Abertzale Ekintza legez kanpo utzi zutela, 2007an EAJ (5 zinegotzi) izan zen nagusi; aldiz, EAko (2) Koldo Aingeru Erkizia Otsoteko bihurtu zen alkate, Aralarretik hurbileko[7] Onin Udal Taldearen (4) botoekin. Baliogabeko botoak 317 izan ziren (emandako guztien %18,53) eta boto zuriak 24 (%1,72). Abstentzioa %27,56koa izan zen. 2009an Erkiziak dimititu eta gero EAJko Juan Fermin Mitxelenak hartu zuen alkatetza[8].
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| EAJ | 658 | 5 |
| Onin Taldea | 451 | 4 |
| Eusko Alkartasuna | 261 | 2 |
2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortu zituzten zinegotziak: Bildu (6; Peio Etxabide alkate bihurtu zen), EAJ (5), PSN (0) eta UPN (0). Herri honetan, beraz, ez zen NaBai 2011ko zerrendarik aurkeztu.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Bildu | 731 | 6 |
| EAJ | 670 | 5 |
| PSN | 77 | 0 |
| UPN | 46 | 0 |
Udaletxea[aldatu]
Udaletxea, XVII. mendearen amaieran eraikitako egitura barrokoa da. Eraiki zenetik hainbat aldiz eraberritu da (batez ere, barrualdea). Lesakako Plaza Zaharrean dago eta Nafarroa iparraldeko eraikuntzen ezaugarri tipikoak biltzen ditu. Beheko solairuan, zutabedun ataria dago, bi koloreko harriz egina. Azken eraberritzea 1980ko hamarkadaren amaieran egin zen, 19,3 milioi pezetako aurrekontuarekin. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Plaza Zaharra, 1
Alkateak[aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2009 | Koldo Erkizia Otsoteko | EA |
| 2009-2011 | Juan Fermin Mitxelena Larralde | EAJ |
| 2011-2015 | Peio Etxabide García | Bildu |
Azpiegiturak[aldatu]
Hezkuntza[aldatu]
- Tantirumairu ikastola
- Irain eskola publikoa
Garraioak[aldatu]
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Donostia - Irun - Lesaka - Etxalar - Igantzi - Sunbilla - Doneztebe - Narbarte - Belate - Almandoz - Olague - Ostitz - Sorauren eta Iruñea
Kultura[aldatu]
Euskara[aldatu]
Jaiak[aldatu]
Lesakako bestak uztailaren 7an ospatzen dira, San Fermin egunez. Aipatzekoa da, halaber, azaroko bigarren hamabostaldian ospatzen den udazkeneko azoka. Lesaka ezaguna ere bada Olentzeroren inguruan egiten dituen ospakizunak direla eta. Hori dela eta, hainbat ikerlarik, historialariak eta etnografoak batez ere, Lesakan bertan kokatu dute eguberrietako pertsonaia mitiko horren sorrera.
Elkarteak[aldatu]
Beti Gazte kirol elkartea nabarmentzekoa da, futbola, mendia, txirrindularitza, herri kirolak eta bertze atal batzuk lantzen dituena.
Bortzirietako Bertsolaritza eskola Lesakan dago, Manolo Arozena arduradun eta Estitxu Arozena eta Erika Lagoma irakasle dabiltzalarik.
Musika arloan, Lesakako Musika Banda azpimarratzekoa da, Nafarroa osoko zaharrenetarikoa, 1857an sortua baita. Halaber, herrian bi abesbatza, txistu, trikiti eta dantza talde bana daude, Tantirumairu folklore taldearekin batera.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Plaza Zaharra.
- San Martin Tourskoaren eliza.
- Minyurinea (XIV. mendekoa). Seguruenik Lesakako eraikinik zaharrena.
- Zabaleta dorretxea (XV. mendekoa).
- Etxezaharrea (XVII. mendea).
- Bordienea (XVIII. mendekoa).
- Karmeliten komentua (XVIII. mendea). Arriola indianoak eraikiarazia, barrutegiko mojak bizileku zen; orain hutsik dago.
- Lesakatik Oiartzunerako bidean, Aginako harrespilak, trikuharria eta tumulua. Halaber, Jorge Oteizak Aita Donostiari egindako oroitarria ikus daiteke bertan.
- San Anton urtegia: Lesakatik Oiartzun bidean dago, Aritxulegi mendatetik oso hurbil.
Lesakar ospetsuak[aldatu]
- Joseph Mikelestorena (1710-1785), apaiza eta idazlea.
- Eladio Esparza (1888-1961), kazetari eta politikari frankista ezaguna.
- Alfonso Rodríguez Aldave (1911-2008), filosofoa, historialaria eta diplomatikoa.
- Santiago Irigoien (1914-2007), txistularia eta konposatzailea.
- Manolo Arozena (?), bertsolaria.
- Tasio Erkizia (1943-), Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea urteetan izandakoa.
- Jose Luis Etxegarai (1947-), politikari jeltzalea, herriko alkate izan zen hainbat urtez.
- Francisco Javier Irazoki (1954-), kazetaria eta idazlea.
- Mikel Taberna (1957-), euskal idazlea.
- Julian Iantzi (1967-), telebista aurkezlea. Nahiz eta Estatu Batuetan jaio, gurasoak lesakarrak ditu eta gaztaroa Lesakan igaro zuen.
- Gaizka Sarasola (1974-), musikaria, antzerkigilea eta idazlea.
- Estitxu Arozena (1975-), bertsolaria.
- Xabier Erkizia (1975-), musikaria.
- Estitxu Fernandez (1975-), bertsolaria, irrati esataria eta telebista-aurkezlea.
- Iñigo Olaetxea (1975-), bertsolaria.
- Xabier Silveira (1976-), bertsolaria.
- Xabier Saralegi Alzate (1974-2007), alpinista.
- Erika Lagoma (1981-), bertsolaria.
- Iñaki Larralde (1985-), pilotaria.
Iruditegia[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ a b Alicia DEL CASTILLO: «Zubigainekoa bajo el sol», Diario Vasco, 2010-07-08.
- ↑ a b Haritz ARRIETA: Lesaka: San Fermin 2010 zubigainekoa. Bideoa, YouTube webgunean ikusgai. Iraupena: 2' 10''.
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ a b Lesaka: turismo gida. Lesakako Udala.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Onin Aralarren webgunean.
- ↑ Diario de Noticias, 2009ko urriaren 2a.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Udaleko webgunea
- (Euskaraz)Herriko albistegia "Ttipi-Ttapa"ren webgunea
- (Gaztelaniaz) Lesakari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
| Lesakako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Biurrana• Endara • Frain • Izotzaldea • Katazpegi • Lesaka • Nabaz • Otsango • Zala |
||
|
|||||||