Fernando Collor de Mello

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:17, 15 apirila 2015
Fitxategi:Fernando collor.jpg
Fernando Collor de Mello (1990)

Fernando Affonso Collor de Mello (Rio de Janeiro, Brasil, 1949) politikaria da.

Bizitza

Ekonomian lizentziatu zen 1970ean. Aita hedabideen arloko Brasilgo pertsonarik boteretsuenetakoa zuen, eta, ikasketak bukatutakoan, familiaren prentsa-negozioan sartu zen. Diktadura militar luzearen ondoren, 1989an lehen hauteskunde demokratikoak egin zirenean, presidentetzarako aurkeztu zuen bere burua, Partido da Reconstrução Nacional alderdi eskuindar eta neoliberalaren bitartez. 1990ean, Brasilgo Langileen Alderdia garaitu, eta Brasilgo demokrazialdi berriko lehen presidente bihurtu zen. Ekonomia suspertzearren, Mundu Bankuarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin Brasilgo kanpo-zorra negoziatzeko prest agertu zen, eta, azken horren aholkuei jarraituz, politika neoliberala jarri zuen abian: bankuetako ondasun guztiak sei hilabetez bere horretan uzteko agindua eman zuen. Gerora jakin zen bere ondasunak Brasilgo bankuetatik kanpora atera zituela. Amazoniako oihanak babesteko konpromisoa ere hartu zuen, eta 1992an Rio de Janeiron egin zuten Ingurumenari buruzko Mundu Biltzarra. Urte hartan bertan, presidente kargutik eraitsi, eta auzipetu egin zuten, ehunka mila dolar bereganatzearen salaketapean. Brasilgo Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen Collor froga aski ez zegoelako, baina Brasilgo Kongresuak errudun jo zuen, eta 1994tik 2002ra eskubide politikoak baliatzea eragotzi zion. 2006an, senatari izateko hautatu zuten Brasilgo ipar-ekialdeko Alagoas estatuan.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Collor de Mello Aldatu lotura Wikidatan