Fernando Franco García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Franco García
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Franco García
JaiotzaSevilla, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-muntatzailea, film-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm1136120 Allocine: 138385 Allmovie: p348107 Edit the value on Wikidata

Fernando Franco García (Sevilla, 1976) zinema zuzendari eta muntatzaile espainiarra da, Goya Saria irabazi zuen 2014an, zuzendari berri gisa, La herida filmarekin, eta Goya Sarirako izendatu zuten Blancanieves filma muntatzeagatik, 2013an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean, eta muntaian espezializatu zen Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan. 2001ean, muntatzaile gisa hasi zen lanean, eta 20 film baino gehiagotan egin zuen lan, besteak beste, Pablo Berger zuzendariaren Blancanieves filmean. 2012ko muntaia onenaren Goya sarirako izendatu zuten. Laster, lan hori zuzendaritzarekin batera egin zuen, eta hainbat film labur eta bideoklip filmatu zituen. 2013an bere lehen film luzea zuzendu zuen, La herida, eta Donostia Zinemaldian parte hartzeko aukeratu zuten. Epaimahaiaren sari berezia jaso zuen, eta Francok zuzendari berri onenaren Goya saria ere eskuratu zuen.

Irakaskuntzan ere lan egiten du, Muntaia espezialitateko burua da Madrilgo ECAMen, eta Bartzelonako ESCACekin eta Kubako EICTVrekin kolaboratzen du.

Filmografia zuzendari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzemetraiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburmetraiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mensajes de voz (2007)
  • The end (2008)
  • Tu(a)mor (2009)
  • Les variations Dielman (2010)
  • Room (2011)
  • La media vuelta (2012)
  • El lugar adecuado 2016)

Bideoklipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia zinema-editore gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]