Pablo Berger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pablo Berger
Datu pertsonalak
Izen osoa Pablo Berger
Jaio 1963
Bilbo ( EH)
Lan nabarmenenak Torremolinos 73, Blancanieves
Sariak 10 Goya sari 2012
IMDB IMDBko fitxa

Pablo Berger, (Bilbo, Bizkaia, 1963) zinema zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengusu ditu Urangatar anai-arrebak (Roberto, Iñaki, Izaskun, Edurne, Idoia, Estibaliz eta Amaia).

1988an Mamá film laburra, Álex de la Iglesia zuzendari artistikoa eta Torrebruno eta Ramón Barea aktoreak zituena, zuzendu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak beka bat eman zion New York Universityn ikasteko. Doktoretza lortu eta irakasle bihurtu zen NYFA (New York Film Academy) akademian. 2003an Torremolinos 73 filma zuzendu zuen, Javier Cámara, Fernando Tejero eta Candela Peña aktoreak zituena.

2012an Blancanieves filma estreinatu zuen. Zuri beltzean filmatutako luzemetrai mutua da, Macarena Garcia eta Maribel Verdú protagonista dituena besteak beste. 2012 urtean Espainia Oskar sarietan ordezkatzeko aukeratua izan zen, nahiz eta azkenean Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak ez zuen lehiatzeko izendatu.

2012ko Goya Sarietan 10 sari jaso zituen: film onena, emakumezko aktore (Maribel Verdú) onena, jatorrizko gidoi onena, emakumezko errebelazio aktorea, argazki onena, jatorrizko musika onena, makilaje onena, jatorrizko kanta onena, jantzien diseinu onena eta zuzendaritza artistiko onenaren sariak hain zuzen ere.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.