Ferns
Wikipedia(e)tik
|
Ferns |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria |
|
| Koordenatuak | 52°35′24″N 6°29′49″W / 52.59°N 6.497°WKoordenatuak: 52°35′24″N 6°29′49″W / 52.59°N 6.497°W |
| Garaiera | 60 m |
| Biztanleria | 954 bizt. (2006) |
| www.fernsvillage.ie | |
Ferns (irlanderaz Fearna) Irlandako Wexfordeko konderrian dagoen herri historikoa da. Konderriko Enniscorthytik 16 kilometrotara dago.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Ferns herriaren hasiera 598an sorturiko monastegi batean dago. Berehala herri garrantzitsua bihurtu zen, Leinsterreko Erresumako hiriburu bihurtzeraino. Diarmait Mac Murchada erregeak 1158an Andre Mariaren abade-etxea eraiki arazi zuen monje agustindarrentzako eta 1171ean hil zenean bertan hilobiratu zuten.
XIII mendean William Marshal zaldun normandiarrak gaztelua altxatu zuen Fernsen. Ondorengo mendeetan garrantzia galdu zuen eta gaur egun bere populazioa ez da mila biztanletara iristen.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Andre Mariaren abade-etxea
- Fernseko gaztelua
- San Edan katedrala
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez)Webgune ofiziala