Enniscorthy
Wikipedia(e)tik
|
Enniscorthy |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Lurralde Historikoa Konderria |
|
| Herritarra | Enniscorthyar |
| Koordenatuak | 52°30′03.29″N 6°34′00.04″W / 52.5009139°N 6.5666778°WKoordenatuak: 52°30′03.29″N 6°34′00.04″W / 52.5009139°N 6.5666778°W |
| Garaiera | 60 m |
| Posta kodea | WX |
| Biztanleria | 9.538 bizt. (2006) |
| [1] | |
Enniscorthy (irlanderaz Inis Córthaidh) Irlandako Wexfordeko konderrian dagoen udalerri bat da. 2006ko erroldaren arabera 9.538 biztanle zituen. Konderriko hiriburua den Wexford udalerritik 24 kilometro ipar-mendebaldera dago. Slaney ibaiak zeharkatzen du herria.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Irlanderazko Inis Córthaidh izenak "Corthaidhen uhartea" edo "haitzen uhartea" esanahiak izan ditzake.
Historia [aldatu]
465ean populatua zegoenez, Irlandan jarraian luzaroen populaturik egon den herrietako bat da. 1205ean anglo-normandiarrek Enniscorthy gaztelua eraiki zuten. Cronwellen gerratan eta 1798ko matxinadan borroka latzak izan ziren gaztelua eskuratu nahian.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Enniscorthy gaztelua
- St. Aidan's katedrala
- Vinegar Hill muinoa, irlanderaz Cnoc Fhiodh na gCaor
- Ferns: 16 kilometrotara dagoen herrixka historikoa.
Hiri senidetuak [aldatu]
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Enniscorthyko udal webgunea (Ingelesez)
- Enniscorthyko gazteluaren webgunea (Ingelesez)