Filipe I.a Hessekoa
Wikipedia(e)tik
Filipe I.a Hessekoa (1504ko azaroak 13-1567ko martxoak 31) Bihotz zabal ezizenduna, Pizkunde garaiko Printzerik nabarmenetako bat izan zen, Erreforma Protestanteari babesa emanez.
Gilen II.a Hessekoaren semea, Hesseko landgrave izendatua izan zen eta anabaptistak desegin zituen. Luteranismora bihurtu zen, honela, Joan Frederiko I.a Saxoniakoarekin batera, Esmalkaldako Liga sortu zuelarik, Karlos I.a Espainiakoa enperadorearen aurka. Karlos V.ak preso hartu zuen eta lau urte eman zituen gartzelan.
Marburgeko Unibertsitatea sortu zuen.