First Blood

Wikipedia, Entziklopedia askea

First Blood (euskaraz Lehen Odola, halere Rambo I izenburuz ezagunagoa da) 1982ko Ted Kotcheff estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. David Morrell idazlearen izenburu berdineko First Blood eleberrian oinarritua dago. Bertan, Sylvester Stallone, Richard Crenna eta Brian Dennehy aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek lortutako arrakastari esker bi jarraipen izan zituen, Rambo: First Blood Part II (1984) eta Rambo III, bai eta Rambo (2008) berregokitzapen bat ere.

Filma Kanadako Columbia Britainiarran negualdean filmatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

John Rambo Vietnamgo Gerrako txapel berde beteranoa bere armakidea bisitatzera doanean gerra kalte psikologiko eta fisikoen ondorioz hil berri dela jakingo du. Egun batzuk geroago, poliziak noraezean ibiltzeagatik atxilotu eta jipitu egingo dute. Orduan Johnek Vietnamen jasandako torturak berroroitu eta bortizki erantzungo die.

Aktoreak

Kanpo loturak