Rambo: First Blood Part II

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rambo: First Blood Part II
Datuak
Jatorrizko izenburua Rambo: First Blood Part II
Izenburua euskaraz Rambo: Lehenbiziko Odola II. Zatia
Urtea 1985
Estreinaldia 1985eko maiatzaren 22a
Generoa akziozko zinema, gerra
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 94 minutu
Aurrekontua 25,5 milioi dolar
Banatzailea Tri-Star Pictures
Zuzendaria
George P. Cosmatos
Ekoizleak
Buzz Feitshans
Gidoilariak
Sylvester Stallone
James Cameron
Istorioa: Kevin Jarre
David Morrell idazlearen First Blood eleberrian oinarrituta
Aktoreak
Sylvester Stallone
Richard Crenna
Charles Napier
Steven Berkoff
Julia Nickson
Julian Turner
Musikagileak
Jerry Goldsmith
Argazkilariak
Jack Cardiff
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Rambo: First Blood Part II (euskaraz Rambo: Lehenbiziko Odola II. Zatia) 1984ko George P. Cosmatos estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko gerra filma bat da. David Morrell idazlearen First Blood eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Sylvester Stallone, Richard Crenna, Charles Napier, Steven Berkoff, Julia Nickson eta Julian Turner aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek aurrekari bat bazuen, 1982ko First Blood, bai eta beste bi jarraipen ere, 1988ko Rambo III eta 2008ko Rambo. Filmak honek mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen, 150 milioi inguruko diru etekinak bereganatu eta Back to the Future filmaren ondoren 1985an diru irabazi gehien lortu zituen bigarren filma izan zelarik. Bestalde, orduko AEBtako Ronald Regan presidentearen harreta ere piztu zuen, filma eta protagonistaren antzezpenak goratu baizituen. Filma bera maiz estatubatuar inperioalismoaren ikurtzat jo izan da, bai eta 1980ko hamarkadako filma esaguratsuenetakotzat ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako Armadako goi-agintariek Rambo espetxetik atera eta Vietnamrera misio berri bat gauzatzera bidali dute: Vietnamgo Gerran desagertutako estatubatuar gudariak topatzea eta haien jaioterrira bizirik ekarraztea. Paratxutean jauzi eta oihanera ailegatzean, laban bat, arkua eta geziak bakarrik daramatzala, etsaia ez erasotzeko eta argazkiak ateratzeko bakarrik agintzen zaio. Baina usteak erdi ustel, misioa okertu eta Rambok bere kaxaz jardun beharko du...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rambo: First Blood Part II