Flavio Magno Aurelio Kasiodoro
Wikipedia(e)tik
Flavio Magno Aurelio Kasiodoro politikari eta historialari latinoa, (Scylacium, Calabria, 480 - Bruttium, 575). Goi-mailako karguak izan zituen ostrogodoek Italian agintean zeudenean; Teodorikoren eta Alarikoren ministro izan zen, besteak beste. Monasterio bat sortu zuen, Vivarium izenekoa. Bertan antzinako eskuizkribu asko kopiatu ziren; lan hura oso lagungarria izan zen kultura klasikoa hobeto ezagutu ahal izateko. De anima (filosofia tratatua), Variae, Chronica: Historia Gothica (12 lib.) eta De institutione divinarum et saecularium litterarum ditu lan azpimarragarrienak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.