Ostrogodo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ostrogodoen erreinua gaur egungo Italian.

Ostrogodoak germaniar herri bat ziren. 370ko hunoen inbasioaren ondotik sortutako godoen adarra ziren.

Ostrogodoek Dniester ibaiko ekialdean, Itsaso Beltza inguruko lurraldeetan (gaurko Ukraina eta Bielorrusia dena), erreinu handia sortu zuten. Bisigodoak, berriz, mendebaldeko godoak ziren eta bere erreinua Dniesterretik Danubioraino zegoen.

375 urtetik 453 urterarte,Atila hil zenean, ostrogodoak hunoen menpean zeuden, harrezkero Erromako herri federatua izateko.

474an Teodoriko Handia Ostrogodoen errege bihurtu zen. Honek, ostrogodoen erregerik ezagunena, Bizantzioko Zenon enperadorearekin makina bat guda eta tregoa izan zituen. 488 urtean Teodorikok Italia inbaditu zuen eta 493an Addan Odoakro, heruloen erregea, hil zuen, bere herria mendean hartuz.

526an Teodoriko hil zenean, hain zen bortitza egoera non 535an bizantziar enperadorea Justinianus I. ak bere jenerala Belisario bidali baitzuen Italian zeuden ostrogodoen kontra. Bizantziar armadaren nagusitasunak ostrogodoen suntsipena ekarri zuen.

Azkenean, ostrogodoek apurka-apurka bere izaera galdu zuten, beste tribu germaniarrek, bandaloak edo frankoek, bereganatuta.


Ostrogodoen erregeen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 300 edo: Athanerik.
  •  ? - 350 : Atxiulfo.
  • 350 - 375 : Hermanariko (Irmanric).
  • 375-376 : Bitimiro (Withimer).
  • 376- ? : Biderico (Widoric).
  •  ?
  •  ? –469 : Balamiro (Walamir), Bidemiro (Widomir) eta Teodomiro (Thiudomir).
  • 469474 : Teodomiro.
  • 474526 : Teodoriko Handia (Thiudoric).
  • 526534 : Atalariko (Atthalaric).
  • 534536 : Teodato (Thiudahad).
  • 536540 : Bitiges (Wittigeis).
  • 540541 : Hildibaldo edo Ildebaldo edo Ildebad (Hildibald).
  • 541541 : Erariko (Heraric edo Ariaric).
  • 541552 : Totila (Baduila).
  • 552553 : Teias (Theias).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ostrogodo Aldatu lotura Wikidatan