Fomento de Construcciones y Contratas
| Mota | Elkarte Anonimoa |
|---|---|
| Sektorea | Eraikuntza |
| Sorrera | 1900 |
| Egoitza | Bartzelona, Espainia |
| Presidentea | Baldomero Falcones - Presidente exekutiboa eta Kontseilari Delegatua |
| Merkatuak | Mundua |
| Langileak | 93.510 (2008) |
| Akziodunak | B-1998 |
| http://www.fcc.es | |
Fomento de Construcciones y Contratas edo FCC (FCC)Espainiako enpresen taldea da, herritarren zerbitzuetan espezializatua; 1992ko martxoan sortu zen izen handiko bi enpresaren bat-egiteari esker: Construcciones y Contratas 1944an sortu zen Madrilen; Fomento de Obras y Construcciones, aldiz, Bartzelonan sortu zen 1900. urtean; horien akzioak 1900eko abenduan hasi ziren Burtsan kotizatzen. Egun, FCCren tituluak Ibex-35 indizean daude eta horrek Espainiako Burtsaren sozietate garrantzitsuenen kotizazioa biltzen du.
FCC herritarren zerbitzuko Europako lehen taldeetako baten enpresa nagusia da, bai negozio-zifraren bolumenari, bai errentagarritasunari dagokienez. Enpresaren hazteko estrategia dibertsifikaziorantz bideratu izan ohi da; hori erakusten du jatorriz eraikuntza-enpresa izanda, 1911n jarduera sektore publikoen eremura zabaldu izanak, Bartzelonako estolderia-sarearen garbiketa- eta mantentze-lanak egiteko lortu zuen kontratuarekin.
Egun, produkzioa oso dibertsifikatuta dago. Hauek dira oinarrizko jarduerak: ingurumen- eta ur-zerbitzuen kudeaketa, azpiegitura handien eraikuntza, zementuaren produkzioa, hiriko ekipamenduak eta energia berriztagarriak sortzea.
Mundu osoko 54 herrialdetan dago enpresa eta fakturazioaren % 43 baino gehiago nazioarteko merkatuetatik dator, batez ere Europatik eta Estatu Batuetatik.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) FCCren webgunea