Repsol
Wikipedia(e)tik
Repsol, S.A. (jatorriz, izen osoaren letra batzuk hartuta sortua: Refineria de Petróleos de Escombreras Oil) gas eta petrolioko nazioarteko enpresa espainiarra da, 30 herrialde baino gehiagotan dihardu eta liderra da Espainian eta Argentinan. Munduko hamar petrolio-enpresa pribatu handienetakoa da eta Latinoamerikan energia-konpainia pribaturik handiena da aktiboei dagokionez.
Repsol YPF Pobla de Mafumet Tarragona Repsolek duen industri findegiko konplexua
Euskadin Repsol Petronor entrepresaren jabea da eta Muskizko findegia eta La Gaviota gas-plataforma erabiltzen ditu.
Konpainiako presidentea Antoni Brufau da.
Historia [aldatu]
1999an, Argentinar YPF enpresa erosi zuen Repsolek, Repsol YPF S.A. sortuz. 2012an Argentinako gobernuak YPF enpresa argentinarra nazionalizatu zuenetik, Repsolek bere jatorrizko izena berreskuratu du.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Repsol YPFren webgunea