For Your Eyes Only (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:59, 23 urtarrila 2016

For Your Eyes Only (euskaraz Zure Begientzako Bakarrik) 1981eko John Glen ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. For Your Eyes Only istorio laburren bilduman oinarritua dago, James Bond pertsonaia protagonista delarik. Bertan, Roger Moore, Julian Glover, Carole Bouquet, Chaim Topol eta Lynn-Holly Johnson aktoreek antzeztu zuten.

Filmak Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria izendapena jaso zuen. Grezia, Italia, Espainia eta Ingalaterran filmatu zen, aldiz, urpeko eszenak Bahama uharteetan.

Argumentua

Albaniako uretan dagoen britainiar espioiontzi batek itsas-mina batekin talka egin eta hondoratu egin da, bertan guztiz sekretua den ATAC misil jaurtiketa sistema zeramalarik. Britainiar zerbitzu sekretuko agenteek gailu hori urpetik berreskuratzeko ekintzari hasiera ematen diote, ATTAC sistema esku okerretan eror ez dadin.

Ekintza hau bi itsas-arkeologoek zuzentzen dute, Sir Timothy (Jack Hedley) eta Iona Havelock. Haien ontzi pilotua den Hector Gonzalesek (Stefan Kalipha) senar-emazteak haien alaba Melinaren (Carole Bouquet) aurrean erailko ditu. James Bondek (Roger Moore) gertakari haiek, Gonzales eta ATAC sistemaren arteko lotura ikertu eta Melina erakargarri eta mendekatzailearen laguntza izango du- Ikerketak Cortina d'Ampezzo eta Greziara daramatza...

Aktoreak

Kanpo loturak