Octopussy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Octopussy
Datuak
Jatorrizko izenburua Octopussy
Izenburua euskaraz Octopussy
Urtea 1983
Estreinaldia 1983ko ekainaren 6a
Generoa Espioitza
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 131 minutu
Aurrekontua 27,5 milioi dolar
Banatzailea United Artists
Zuzendaria
John Glen
Ekoizleak
Albert R. Broccoli
Gidoilariak
George MacDonald Fraser
Michael G. Wilson
Richard Maibaum
Ian Fleming idazlearen Octopussy and The Living Daylights istorio laburren bilduman oinarritua
Aktoreak
Roger Moore
Maud Adams
Louis Jourdan
Steven Berkoff
Desmond Llewelyn
Kristina Wayborn
Musikagileak
John Barry
Argazkilariak
Alan Hume
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Octopussy (euskaraz Zure Begientzako Bakarrik) 19831ko John Glen ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Octopussy and The Living Daylights istorio laburren bilduman oinarritua dago. Filma honetako protagonista nagusia James Bond britainiar agente sekretua da. Bertan, Roger Moore, Maud Adams, Louis Jourdan, Steven Berkoff, Desmond Llewelyn eta Kristina Wayborn aktoreek antzeztu zuten.

Filma hau Londresko Sotheby's enkantetxea, Indiako Delhi Berria eta Udaipur hiriak, eta Alemaniako estatubatuar militar base batean girotu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Bonden (Roger Moore) lankidea den 009 agente sekretua Mendebaldeko Berlinen erail dute, halere hil aurretik britainiar enbaxadorearen egoitzara iristea lortu du, berarekin batera urregintzako piesa baliotsu bat daramalarik: Fabergéren Pazkoko arraultz bat. Jada Londres hirian, Britainiar Zerbitzu Sekretuko adituek enkantean ateratzera doan jatorrizko piezaren faltsifikazio bat dela frogatu ahal izan dute. Denbora laburrean antzeko pieza ugari saldu izana Britainiar Inteligentziako arduradunen susmoak pizten ditu, ekintza ilunak finantziatzeko sobietarren diru-bilketa maniobra bat delako beldurrez daudelarik. James Bondek kasua ikertzen hasi eta arrasto guztiek Kamal Khan (Louis Jourdan) artelan-trafikatzailearengana zuzentzen dute, ondorioz James Bond Indiara iritsi eta susmagarria, Octopussy (Maud Adams) izeneko emakume misteriotsu bat eta Orlov jeneralaren (Steven Berkoff) arteko lotura topatuko du, denek ere nuklear gerra bat pizteko helburua duen egitasmo izugarri bat aurrera ateratzeko asmoa dutelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]