Fozion
Wikipedia(e)tik
Fozion Atenasko jenerala eta hizlaria izan zen (Atenas, K.a. 402 inguru - Atenas, 318). Aristokraten alderdikoa zen; berrogeita bost aldiz izendatu zuten estratega, eta mazedoniarrak Eubea eta Kersonesotik bota zituen. Gudari handia bazen ere, bakezalea zen, eta Alexandro eta Antipatrosen aurrera joan zen mandatari gisa. Abertzaletasunak irabazi zuenean, zikuta edatera kondenatu zuten. Demostenek, haren etsaiak, oso hizlari bikaintzat zeukan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.