Franco Cristaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Franco Cristaldi (Turin, Italia, 1924ko urriaren 3a - Montecarlo, Monako, 1992ko uztailaren 1a) italiar zinema-zuzendari eta produktorea izan zen.

Biografia

1952an, Vides produkzio-etxea sortu zuen, Italian izar berriak aurkitu eta kalitatezko zinema bultzatzeko. Claudia Cardinale izan zen berak aurkitutako izar haietako bat. Harekin ezkondu zen, eta film hauetan zuzendu zuen, besteak beste: Audace colpo dei soliti ignoti (1959), Gli indiferenti (1963) eta La tenda rossa (1969).

Zuzendari ezagunek zuzendutako hainbat film ere ekoiztu zituen: Luchino Viscontiren Le notti bianche (1957); Gillo Pontecorvoren Kapó (1959) eta Operación Ogro (1979); Francesco Rosiren Salvatore Giuliano (1962), Il caso Mattei (1971), Lucky Luciano (1973) eta Cristo si è fermato a Eboli (1979), etab.

Atzerriko film onenarentzako Oscar saria eman zioten behin baino gehiagotan: Pietro Germiren Divorzio all´italiana (1961), Federico Felliniren Amarcord (1973) eta Giuseppe Tornatoreren Cinema Paradiso (1990) filmengatik.

Erreferentziak