Turin
|
Turin |
|||
|---|---|---|---|
| Piemonte | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Torino | ||
| Estatua | |||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Piemonte Turin |
||
| ISTAT kodea | 001272 | ||
| Koordenatuak | 45°4′0″N 7°42′0″E / 45.06667°N 7.7°EKoordenatuak: 45°4′0″N 7°42′0″E / 45.06667°N 7.7°E | ||
| Eremua | 130 km2 | ||
| Posta kodea | 10100 |
||
| Biztanleria | 905.352 bizt. | ||
| Dentsitatea | 6.964,25 bizt./km² | ||
| Sorrera | K. a. III. mendean, Taurasia. | ||
| www.torino.it | |||
Turin[1] (italieraz Torino; piemonteraz Turin; latinez: Augusta Taurinorum) Italiako ipar-mendebaldean, Po eta Dora Riparia ibaien lotunean, dagoen hiri handia da. Izen bereko probintziako eta Piemonte eskualdeko hiriburua da. 2012an 905.352 biztanle zituen[2].
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Lehenbiziko biztanleak tauriniak, antzinako liguriar herri bateko kideak, izan ziren. K. a. III. mendean Taurasia izena eman zioten kokaleku honi. K. a. 218an Hanibal kartagotar jeneralak kokalekua, zati batean, suntsitu zuen[3]. K. a. 29 aldean Zesar Augustok Erromaren mendeko kolonia militar (Augusta Taurinorum) bihurtu zuen.
Erromatar Inperioaren gainbeheraren ostean, lonbardiarrek inbaditu zuten. 773an Karlomagnoren frankoek hartu zuen. XI. mendetik aurrera Savoiako etxearen esku gelditu zuen. 1404an Torinoko Unibertsitatea sortu zuten. 1536tik 1562ra frantziarrek okupatu zuten. 1563an, Cateau-Cambresisko bakearen ostean, Savoiako dukerriaren hiriburu bilakatu zen[3].
Espainiako Ondorengotza Gerran Frantziak setiatu zuen (1706), baina Savoiako Victor Amadeo eta Eugeniok askatzea lortu zuten. Napoleondar Gerretan (1798-1814) berriro frantsesen mende erori zen. 1815ean Savoiako etxeari itzuli zitzaion eta, harrezkero, Italiako batasunaren aldeko higikundeen gunea izan zen. 1861ean, Turinen izendatu zuten Viktor Emanuel Italiako errege eta, 1865 arte, Italiako Erresumako lehen hiriburua izan zen.
2006ko otsailaren 10etik 26 arte XX. Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituzten hirian.
Inguru naturala [aldatu]
Turin Italiako ipar-mendebaldeko ordoki zabal eta emankor batean dago. Ordokiaren mendebalde eta iparraldean Alpeak daude. Lau ibai igarotzen dira hiritik: Po, eta honen hiru adar (Stura di Lanzo, Sangone eta Dora Riparia).
Klima [aldatu]
Köppen klima sailkapenaren arabera, Turinek uda beroko klima kontinental hezea (Dfa) dauka.
| Datu klimatikoak (Turin Caselle aireportua, 1961-1990) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.8 | 8.4 | 12.7 | 16.6 | 20.7 | 24.7 | 27.6 | 26.5 | 23.1 | 17.3 | 10.8 | 6.9 | 16.8 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.3 | -1.1 | 2.1 | 5.6 | 9.9 | 13.8 | 16.3 | 15.7 | 12.6 | 7.2 | 1.8 | -2.3 | 6.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 40.5 | 52.5 | 76.9 | 104.1 | 120.3 | 97.6 | 66.6 | 79.8 | 70.1 | 88.9 | 75.5 | 41.6 | 914.4 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 4.4 | 5.2 | 7.0 | 8.4 | 10.4 | 8.7 | 5.9 | 7.2 | 6.0 | 5.8 | 6.8 | 4.1 | 79.9 |
| Eguzki orduak | 111.6 | 118.7 | 158.1 | 180.0 | 195.3 | 219.0 | 260.4 | 223.2 | 168.0 | 142.6 | 105.0 | 108.5 | 1990.4 |
| Hezetasuna (%) | 75 | 75 | 67 | 72 | 75 | 74 | 72 | 73 | 75 | 79 | 80 | 80 | 74.8 |
| Iturria: Italiako defentsa ministerioaren webgunea. [4] | |||||||||||||
Ekonomia [aldatu]
Kokagune bereziak –Alpeetatik datozen errepide nagusien bilgunea, Po ibaiaren ordokiaren sarrera– eta energia baliabideak eskuratzeko erraztasunak hiriaren garapen bizkorra ekarri dute, gehienbat XX. mendean. Industria nagusiak siderurgia eta, batez ere, transformazio metalurgia dira: automobilgintza (FIAT, Lancia, Italiako ekoizpenaren % 86), aeronautika, tresna elektrikoak, doitasun mekanika, etab. Gainera, bereziki aipatzekoak dira, kimika industria (ehun artifizialak, plastikoak, ongarriak), elektroteknika industria, botikagintza, oihalgintza (artilea, kotoia), elikadura eta arte grafikoak.
Artea [aldatu]
415etik apezpiku barrutia denez gero, erlijiozko arkitektura ugari dago Turinen. Nabarmentzekoak dira, besteak beste:
- San Giovanni Battista katedrala (Duomo di San Giovanni), 1492-1498.
- La Consolata eliza (Santuario della Consolata), 1679-1714
- Superga basilika (Basilica di Superga), 1717-1731.
Orobat, mende luzez duke eta errege hiria izanik, jauregi anitz aurkitzen dira bertan, besteak beste:
- Madama jauregia (Palazzo Madama), XIII. mendean eraikitzen hasia, Sardiniako eta Italiako senatuaren egoitza XIX. mendean eta egungo Antzinako Arteetako Museoa.
- Carignano jauregia (Palazzo Carignano), 1680.
- Errege jauregia (Palazzo Reale), 1646-1658.
Aipagarria da, orobat, Turingo unibertsitatea, 1404an eraikia.
Kultura [aldatu]
Kirolak [aldatu]
- Juventus FC, futbol taldea.
- Torino FC, futbol taldea.
Hedabideak [aldatu]
- La Stampa egunkaria.
Turindar ezagunak [aldatu]
- Gianni Agnelli (1921-2003), enpresagizona.
- Giuliano Amato (1938-), Italiako Lehen Ministro ohia.
- Amedeo Avogadro (1776–1856), fisikaria.
- Marcel Bich (1914-1994), enpresagizona.
- Carla Bruni (1967-), modelo ohi eta egile-abeslaria.
- Carlo Levi (1902-1975), idazle eta margolaria.
- Primo Levi (1919-1987), idazlea.
- Rita Levi-Montalcini (1909-2012), 1986ko Medikuntza eta Fisiologiako Nobel sariduna.
- Viktor Emanuel II.a Italia batuaren lehenbiziko erregea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/24 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia, 157. araua: Europako hiriak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf
- ↑ Torino: 2012ko biztanleria Demo.istat.it
- ↑ a b [1] Turin. 2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 25ean begiratua.
- ↑ , http://www.meteoam.it/modules.php?name=viewClinoFile&station=080&name_station=Milano%20Linate
Kanpo loturak [aldatu]
| Italiako hiri nagusiak | ||
|---|---|---|
|
Erroma • Milan • Napoli • Turin • Palermo • Genova • Bolonia • Florentzia • Bari • Catania • Venezia • Verona • Messina • Padua • Trieste |
||