Frankenstein Gaztetxoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frankenstein Gaztetxoa (ingelesez: Young Frankenstein), 1974ko film komiko estatubatuar bat da, Mel Brooks-ek zuzenduta. Filman parte hartzen dute Gene Wilder (protagonista), Teri Garr, Cloris Leachman, Marty Feldman, Peter Boyle, Madeline Kahn, Kenneth Mars eta Gene Hackman. Gidoia Brooks eta Wilder-ek idatzi zuten. Filma beldurrezko zinemaren parodia bat da, bereziki Mary Shelleyren nobelaren (Frankenstein) film egokitzapenena. Gainera, 1931ko Frankenstein filmari gorazarre txiki bat egin zioten, Frankenstein Gaztetxoa filmako laborategian agertzen diren burmuinak, 1931ko filman agertzen ziren burmuin berberak zirelako. Mel Brooks bere filma zuri-beltzan filmatu zuen, film zaharrei beste gorazarre bat egiteko.

Frankenstein Gaztetxoa, 28. postuan dago Total Magazine aldizkarirako denbora guztietako 50 filmen hoberen artean; 56. postuan, Bravo kateako “100 film dibertigarrienak”; eta 13. postuan, American Film Institute-ko “denbora guztietako 100 film amerikar dibertigarrienak”.

2003an, AEBetako National Film Preservation Board-ek Frankenstein Gaztetxoa izendatu zuen “kulturalki esanguratsua” eta aukeratuta izan zen bere kontserbaziorako AEBetako Kongresuaren liburutegiko National Film Registry-an.

Aktoreen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frederick Frankenstein doktorea (Gene Wilder), medikuntzako irakasle bat da unibertsitate estatubatuar batean eta Elizabeth (Madeline Kahn) astunaren senargaia. Gainera, Frankenstein ezin du jasan bere aitonari buruz (zientifiko ero famatua) hitz egitea entzun. Egun batean, Frankenstein-en klase baten ondoren, abokatu bat hurbiltzen zaio eta esaten dio doktorearen aitona hil dela. Beraz, Frederick erabakitzen du Transilvania-ra joatea (bere aitonaren gaztelura). Bertan, bere laguntzaile berria ezagutzen du: Inga erakargarria (Teri Garr). Gainera, ere ezagutzen ditu bere aitonaren zerbitzari ohiak: Igor konkorduna (Marty Feldman) eta Frau Blücher (Cloris Leachman) giltzaria, bere aitonaren maitale ohia. Hirurek Frankenstein doktoreari laguntzen diote bere aitonaren egunkari sekretuak bilatzen, eta, hauek aurkitzen dituztenean, Frankenstein erabakitzen du bere aitonaren saiakuntzekin jarraitzea: hildakoak berpiztea. Eta hau egiten du kriminal exekutatu batekin (Peter Boyle): munstroa. Baina, Igor, munstrorako burmuin bat lapurtzeko orduan, burmuin tentel bat lapurtzen du zientzialari ospetsu batenaren ordez. Eta akats hau nabarmentzen da, munstroa gaztelutik ihes egiten duenean eta iskanbila handia sortzen duenean herritik. Munstroa herritik ibiltzen ari denean, neska txiki batekin eta monje itsu batekin (Gene Hackman) topatzen da, Frankenstein filman bezala. Bitartean, herritarrak matxinada bat prestatzen ari daude Frederick-en aurka, azken honek bere aitonaren saiakuntzekin jarraitu duelako. Matxinadaren “burua” Hans Wilhelm Frederick Kemp inspektorea (Kenneth Mars) da, oso doinu bitxia duena (bere herrikideek ez diote ulertzen hitz egiten duenean) eta zurezko beso bat duena, duela urte batzuk, Frankenstein-en munstroari aurre egin ziolako. Herritarrak Frankenstein-en gazteluan sartzen direnean munstroa hiltzeko, doktoreak erabakitzen du bere buruargitasunaren zati bat transferitzea munstroari, beraz, munstroa herritarren matxinada gelditzen du bere koherente eta argitsu iruzkinekin. Azkenean, Elizabeth (Frankenstein doktorearen emazte ohia) munstroarekin ezkontzen da (orain argia dena), eta Frankenstein doktorea Inga-rekin ezkontzen da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendatzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soinu onenaren Oscar, Richard Portman eta Gene S. Cantamessa (1975)
  • Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Mel Brooks eta Gene Wilder (1975)
  • Musika edo komedia aktore onenaren Golden Globe, Cloris Leachman (1975)
  • Bigarren aktore onenaren Golden Globe, Madeline Kahn (1975)
  • Egokitutako komedia onenaren WGA saria, Mel Brooks y Gene Wilder

Irabazitakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Drama onenaren Hugo saria
  • Gidoi onenaren Nebula saria