Frankotiratzaileen etorbidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frankotiratzaileen etorbidea 1996an, IFOReko ibilgailu batetik ikusia.

Frankotiratzaileen etorbidea, ezagunagoa ingelesezko Sniper Alley eta Sniper Avenue izenekin (bosnieraz: Snajperska alej), Ulica Zmaja od Bosne (Bosniako Dragoiaren kalea) eta Mese Selimovica Etorbideari emandako izen informala da, kale horiek osatzen duten lerroa izanik Sarajevoko (Bosnia eta Herzegovina) etorbidea, zeina Bosniako gerran frankotiratzaile postuz beterik zegoen, famatua bihurtuz zibilentzako gurutzatzeko arriskutsua delako. Errepideak hiriaren alde industriala (eta jarraituz gero, aireportua) eta alde zaharreko leku kultural eta historikoak lotzen ditu. Etorbideak berak baditu hainbat eraikin altu, frankotiratzaileentzako gune pribilegiatua bihurtu zirelarik su egiteko ahamen handia emanez.

Hiriaren inguruan zeuden mendiak ere frankotiratzaileek hartu zituzten, distantzia segurua eta hiriaren eta bere trafikoaren ikuspegi aparta ematen zutelarik. Nahiz eta hiria Serbiarren setiopean egon, bertako biztanleek oraindik hirian zehar mugitu behar ziren, egunerokotasunean euren bizitzak arriskuan jarriz. Pazi - Snajper! (Kontuz - Frankotiratzailea!) jartzen zuten seinaleak komunak bihurtu ziren. Jendeak kalea arin gurutzatu edota Nazio Batuen Erakundearen tankeei itxaroten zien, euren atzetik ibiliz, ezkutu moduan erabiliz. 1995ean jasotako datuen arabera, frankotiratzaileek 1.030 pertsona zauritu eta 225 hil zituzten, horietatik 60 umeak zirelarik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://news.minnesota.publicradio.org/features/199609/08_smiths_bosnia/docs/bosnia3ax.htm