Frederick Chapman Robbins

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frederick Chapman Robbins (Auburn, Alabama, 1916ko abuztuaren 25a - Cleveland, Ohio, 2003ko abuztuaren 4a) Estatu Batuetako sendagilea izan zen.

Harvard unibertsitatean medikuntzako ikasketak egin ondoren, Estatu Batuetan, Italian eta Ipar Afrikan borrokatu zen Bigarren Mundu Gerran. Clevelandeko Western Reserve unibertsitateko pediatria-irakasle izan zen 1952tik aurrera. Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen 1954an J.F. Enders eta T.H. Weller osagileekin batera, poliomielitisaren birusaz egin zituen ikerlanengatik.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederick Chapman Robbins Aldatu lotura Wikidatan