Frederick Chapman Robbins
Wikipedia(e)tik
Frederick Chapman Robbins Estatu Batuetako sendagilea izan zen (Auburn, Alabama, 1916 - 2003). Harvard unibertsitatean medikuntzako ikasketak egin ondoren, Estatu Batuetan, Italian eta Ipar Afrikan borrokatu zen Bigarren Mundu Gerran. Clevelandeko Western Reserve unibertsitateko pediatria-irakasle izan zen 1952tik aurrera. Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen 1954an J.F. Enders eta T.H. Weller osagileekin batera, poliomielitisaren birusaz egin zituen ikerlanengatik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.