FreeBSD

Wikipedia, Entziklopedia askea
 FreeBSD
Jatorria
Sorrera-urtea1993
Argitaratze-data1993
Azken bertsioa14.0
Ezaugarriak
Euskarriax86 (en) Itzuli, x86-64 (en) Itzuli, SPARC (en) Itzuli, DEC Alpha, PowerPC (en) Itzuli, ARM arkitektura, MIPS architecture (en) Itzuli eta RISC-V
Pakete kudeaketaPkgcore (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzia2-clause BSD License (en) Itzuli, 4-clause BSD License (en) Itzuli, 3-clause BSD License (en) Itzuli eta ISC license (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaBSD
386BSD (en) Itzuli
Euskaraz
Euskarazez
www.freebsd.org
Iturri-kodeahttps://cgit.freebsd.org/, https://github.com/freebsd/freebsd, https://github.com/freebsd/freebsd-doc, https://svn.freebsd.org/base/ eta https://git.freebsd.org/src.git

FreeBSD Unix-moduko sistema eragile librea eta kode irekikoa da. Unixen ondorengoa da, eta BSD adarra, hain zuzen ere 386BSD eta 4.4BSD dira bere jatorriak. Intel x86 familia bateragarriko prozesadoretan egikaritzen da, hala nola Alpha, UltraSPARC, Itanium eta AMD64 prozesadoretan. PowerPC eta ARM arkitekturen erabilgarritasuna ere lantzen ari dira.

FreeBSDk sareratze aurreratua, eraginkortasuna, segurtasuna eta bateragarritasun eginbideak beste sistema eragileek oraindik faltan dituztenak eskaintzen ditu.

FreeBSDk jende askok oinarritzat hartzen duen TCP/IP softwarea barruan dauzka, 4.4BSD-ren TCP/IP protokolo pila, internet eta sareko aplikazioentzako egokia dena.

FreeBSD Internet edo Intranet zerbitzarientzako aproposa da. Sare-zerbitzu sendoak eskaintzen ditu karga handienetan eta memoria modu eraginkorrean darabil erantzun-denbora ona mantentzeko aldi-bereko erabiltzaile-prozesu mordoentzako.

FreeBSD 17000 aplikazio inguru erabiltzeko prest dago. Haien artean: Apache, Samba, MySQL, OpenOffice.org, KDE, GNOME, MPlayer eta abar. FreeBSDk ports sistema dauka, iturburu-kodea bai Internet bai CD-ROM batetik jaitsi eta konpilatzeko, edozein menpekotasun barne. Eragiketa hauek guztiak erabiltzailea konturatu gabe gertatzen dira.

FreeBSD instalatzeko erraza da. FreeBSD euskarri anitzetatik instala daiteke, hala nola, CD-ROM, DVD-ROM, diskete, zinta magnetiko, MS-DOS partizio, edo sare konexioaren bidez, azken hau NFS edo FTP anonimoa erabiltzen egin daitekeelarik.

FreeBSD doakoa da eta sistema osoaren iturburu-kodearekin banatzen da. FreeBSDko iturburu-kode gehiena eskura dago BSD lizentzia estandarraren menpean.

Linuxeko kernelak erabiltzen duen GPL lizentziarekin erkatuz, BSD lizentziak beste programak iturburu-kode barik banatzeko eskubidea onartzen du. Horrela enpresek FreeBSD kodea produktu komertzial batean erabil dezakete, haien lanaren zatiak askotan komunitatera itzultzen dituztelarik.

FreeBSD egokia da mahaigaineko aplikazio, zerbitzari, kapsulatutako aplikazio eta sistema domotikoentzat. Egun, FreeBSD zerbitzarientzako sistema eragile bat baino askoz gehiago da eta erabiltzaile arruntentzat dago zuzenduta, batez ere Windows eta Linuxetik heldu berrientzat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FreeBSD proiektua 1993. urtearen hasieran hasi zen. Asmo nagusia 386BSDko garapenarekin jarraitzea izan zen. Hortaz hasieran FreeBSD Proiektuak "386BSD 0.5" eduki zuen. Urte horretan bertan, 1993ko abenduan, hain zuzen ere, FreeBSD 1.0 argitaratu zen. FreeBSD 1.0 4.3BSD-Lite sistema eragilean oinarritu zen, atal asko 386BSDtik eta Free Software Foundation-etik hartuta. Nahiko arrakastatsua izan zen 1.0 bertsio hori eta hurrengo urtean, 1994ko maiatzean, FreeBSD 1.1 argitaratua izan zen.

1994an Novell eta Berkeley Unibertsitateak "Berkeley Net/2 tape"-ri buruz zeukaten liskar legala amaitu zen akordio batera helduz. Akordio hartan Berkeley Unibertsitateak onartu behar izan zuen Net/2 sistema eragilearen zati handiak Novell-eko jabetza zirela (urte batzuk lehenago Novell-ek AT&T-ri erosi zion Net/2). Honen truke Berkeley Unibertsitateak bere 4.4BSD sistema eragilearen kodea Novell-eko jabetza izango ez zela lortu zuen eta Net/2ko erabiltzaileek 4.4BSD sistema berria erabili beharko zutela. Honek eragin handia izan zuen FreeBSD proiektuan, eta jarritako baldintza horien artean azken bertsio bat argitaratu zen: FreeBSD 1.1.5.1

FreeBSD proiektua orduan berregin behar izan zen 4.4BSD-Lite zati batzuetatik (arazo legalak zirela medio ezin zelako osorik banatu). 1994ko azaroa arte lan handia egoon zen FreeBSD 2.0 argitaratzeko. Bertsio hori instalatzeko nahiko zaila zen, baina 1995eko ekainean egonkorrago eta instalatzeko errazagoa zen FreeBSD 2.0.5 banatzen hasi zen. Urte bat geroago ISPren artean arrakastatsua izan zen FreeBSD 2.1.5 argitaratu zen, FreeBSD 2.1.x adarra bere amaierari heltzen 1997ko otsailean.

Ordutik egun arte FreeBSDko bertsio ugari argitaratu dira eta garapena hasi zenetik 20 urte baino gehiago pasatu ondoren FreeBSD 10.2 bertsioa 2015eko abuztuan argitaratuko dela aurreikusten da. Dena den, BSDko historia askoz zaharragoa da. Ezagutzen dugun software librearen eredua (kodea hartu eta hobetuta itzuli) 1979an hasi ziren egiten BSDko erabiltzaileak. Egun nahiko normala ikusten dugu baina 1979an iraultzailea izan zen. Oraindik edozein BSDko sistemaren copyright perpausa irakurriz gero hauxe ikusiko dugu:

Copyright 1979, 1980, 1983, 1986, 1988, 1989, 1991, 1992, 1993, 1994

The Regents of the University of California. All rights reserved

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FreeBSDren garapena erabat publikoa da. Ardura hau hiru motako taldeek daukate:

Garatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FreeBSDk 500 garatzaile dauzka gutxi gorabehera. FreeBSDko iturburu kodea aldatzeko eskubidea daukate. Haien ardura nagusia FreeBSD ez apurtzea da kode berria sartzen denean funtzionalitate berriak gehitzeko edo laguntzaileen adabakiak frogatzean. Garatzaile gehienak boluntarioak dira, hala ere batzuk kontratatuta daude enpresa batzuengatik. Adibidez, Intel-ek garatzaile bati ordaintzen dio bere sare txartelek era egokian lan egiten dutela FreeBSDn bermatzeko. Bi urtetan behin, garatzaileek aukeratzen dute "The FreeBSD core team" garatzaile komunitatearen partaideen artean. Aukeratutako talde honek garatzaile eta beraiek sortutako taldeak (Sekuritatea, Ports sistema, Bertsioaren egileak,...) koordinatzen ditu

Laguntzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FreeBSD-k milaka laguntzaile dauzka. Laguntzaile hauek ezko iturburu kode nagusia aldatzeko gaitasunik; adabakiak bidaltzen dizkiete garatzaileei, eta azken hauek onartzen edo ezesten dituzte aldaketa horiek. Normalean kalitate handiko adabaki asko bidaltzen dituen laguntzaile bati garatzaile taldean sartzeko eskatzen zaio.

Erabiltzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileek FreeBSD sistemak exekutatzen dituzte. FreeBSD erabiltzaileen kopurua neurtzea ia ezinezkoa da, hala ere BSDstats Proiektua esfortzu handia egiten ari da zenbatu ahal izateko. Argi dago FreeBSD sistema eragilea jaitsi eta erabili dezakezula inoiz izenik eman gabe edo posta zerrendara bati posta bat bidali gabe, beraz ezinezkoa da hau jakitea. Edonola ere, Netcraft bezalako konpainiek uste dute Interneten dauden makinen artean, %10a BSD sistemetan oinarrituta daudela.

FreeBSDn oinarritutako sistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktu asko (bai komertzialak bai libreak) FreeBSDren iturburu kodean daude oinarrituta, haien artean esanguratsuenak:

Enpresa ezagun askok ere FreeBSD erabiltzen dute beraien zerbitzari edo produktuetan, besteak beste:

Linuxekiko bateragarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FreeBSDk bateragarritasun bitarra eskaintzen du beste UNIX-moduko sistemekin, haien artean Linuxekin. Honela Linuxerako egindako programak exekuta daitezke, hainbat produktu komertzial barne (StarOffice, RealPlayer, Mathematica, Matlab, VMware, Oracle, Doom 3, Quake 4,...). Programa hauek normalean Linux-en bezain ongi exekutatzen dira, eta kasu batzuetan Linux-en bertan baino hobeto. Dena den, Linuxeko bitar batzuk ezin dira FreeBSDn exekutatu, bateragarritasun-geruzak 2.4.2 Linux kernela erabiltzen baitu. Egun lanean ari dira 2.6 Linux kernelarekin bateragarritasuna lortzeko.

Lizentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FreeBSD hainbat lizentziatan dago argitaratua. Kernelaren kode guztia eta berriki sortutako kode ia guztia klausula bikoitzeko BSD lizentziapean dago argitaratua. Honek edozeinen eskutan uzten du FreeBSD erabili eta banatzeko aukera. GPL, LGPL, ISC, CDDL eta Beerware lizentziapeko zatiak ere badaude, edota klausula hirukoitz edo laukoitzeko BSD lizentziapekoak. Gainera, gailu batzuen kontrolatzaileek binary blob-a dute, esaterako Atheros HALek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]